"Souvenir, komeria extralurtarra"
Obra berritzaile eta komikoa da, esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagunen istorioa. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzatekeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko! Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian?
getxo.eus
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaHORMAN POSTER Kolektiboa
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 13
- Ordutegia21:00
- Lekua Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo - Zenbatekoa8 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa


