Zinemagileen arteko elkarrizketak 2022-2023: Fernando Franco + Telmo Irureta + Valeria Sorolla
Ziklo honen helburua da sorkuntza zinematografikoaren xehetasunak hurbiltzea, hainbat ikuspegitatik, zinemaren ikasle eta zaleengana, lan kolektiboaren garrantzia nabarmenduz. Hurrengo saioa La consagración de la primavera filmari buruzkoa da. Fernando Francoren filma Urrezko Maskorrean lehiatu zen azken Zinemaldian. Kasu honetan, asmoa da elkarrizketaren fokua jartzea aktoreen zuzendaritzan eta abian jartzen diren prozesuetan, gidoian pertsonaiak eraikitzen direnetik pantailan duten azken emaitzaraino. Idazketa, castinga, entseguak, eszenaratzea, filmaketa, muntaia eta beste prozesu batzuek osatzen dute zuzendariak eta aktoreek pertsonaia horiek fikzioaren magian sartzeko egiten duten bidea. Saioan, Fernando Franco zuzendaria eta Valèria Sorolla eta Telmo Irureta aktore nagusiak izango dira.
Fernando Franco (Sevilla) zinemako zuzendaria, muntatzailea eta irakaslea da, eta oso lotuta dago Zinemaldiarekin; izan ere, bere hiru film luzeak (La herida, Morir eta La consagración de la primavera) Zinemaldiaren Atal Ofizialean izan dira. La herida opera primarekin Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen, eta Marian Álvarez filmaren protagonistak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Kontxa irabazi zuen. Film horrekin, Fernandok Zuzendari Berri Onenaren Goya saria irabazi zuen, eta Marian Álvarezek Emakumezko Aktore Onenaren Goya saria, beste sari askoren artean. Bere bigarren filman, Morir, Andrés Gertrudixek Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren Goya saria eskuratzeko izendapena jaso zuen. Montatzaile gisa, Fernando bost aldiz izendatu dute Muntaia Onenaren Goya sarirako, film hauengatik: Blancanieves, Pablo Berger-ena; Que Dios nos perdone, Rodrigo Sorogoyen-ena; Viaje al cuarto de una madre, Celia Rico-rena; Black Beach, Esteban Crespo-rena; eta, aurten, Un año, una noche, Isaki Lacuesta-rena.
Telmo Irureta (Donostia) Irakasletzan diplomaduna eta Pedagogian lizentziaduna da, eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ikasten dabil. Bere ibilbidean Toquecito minus bakarrizketa eta Striptease obra nabarmentzen dira. Era berean, hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu, beste zuzendari batzuen filmen protagonista izan da eta La que se avecina telesailean Gorkaren papera egin du. Telmok aurtengo Gizonezko Aktore Berri Onenaren Goya sarirako izendapena jaso du, La consagración de la primavera filmagatik.
Valèria Sorolla (Bartzelona) aktorea da. Mòpies telesaileko protagonista izan da eta Moebius telesailean parte hartu du. Antzerkian, Matriu ID kolektiboaren antzerki-proiektuetan parte hartu du, hala nola Ware reinforced eta lan independienteetan ere parte hartu du, hala nola Karaoke Elusia eta El despertar de la primavera. Zineman, La consagración de la primavera filmaz gain, Valèriak Jo Sol zinegilearekin lan egin du, baita Luís Prietorekin ere Estación Rocafort haren azken filmean. Musika- eta fikzio-proiektu batzuetan ere parte hartzen du, interprete eta sortzaile gisa. Valèriak Emakumezko Aktore Berri Onenaren Goya sarietarako izendapena jaso du aurten La consagración de la primavera filmagatik.
Moderatzailea: Esperanza Luffiego.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 11
- Ordutegia19:00
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Koldo Mitxelena Kulturunea


