Mintegia: "UHINA GOGOAN. IDAZKETAZ, IRUDIAZ, KEINUAZ ETA GORPUTZAZ"
Isabel de Naveránek mintegi hau proposatzen du, 2021 eta 2023 bitartean Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa lantzen ari den "Uhina gogoan" proiektuaren barruan. "Idazketaz, irudiaz, keinuaz eta gorputzaz" azpitituluarekin, mintegi honek, jardunaldi batean, hitzaldiak, elkarrizketak eta proiekzioak eskainiko ditu, eta horiek hurbilduko gaituzte Naveránek arte, filosofia, arkitektura eta dantzaren esparruan aritzen diren solaskide konplize batzuekin izandako korrespondentzietara.
"Uhina gogoan" 1926an Virginia Woolfek Vita Sackville-West-i bidalitako gutun batean oinarrituta Isabel de Naveránek egiten ari den ikerketa-gune baten izena da. Gutunean, idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen du Woolfek. Prozesua olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina itsas zabalean hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen den. Idazten duenaren zeregina, Woolfek dioenez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta gogoan finkatzen den bitartean. Soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa.
Hizlariak: Lorea Alfaro, Marie Bardet, Emanuele Coccia, María García Ruiz, Isabel de Naverán, Andrea Soto Calderón.
PROGRAMA
11:30-12:00
La ola en la mente (Uhina gogoan)
Isabel de Naveránen hitzaurrea
12:00-13:00
Hacer mundo con gestos (Keinuz mundua egitea)
Marie Bardeten hitzaldia
13:00-14:00
Camino a Tsukuba (paisajes autoinmunes) (Tsukubarako bidea (paisaia autoimmuneak))
María García Ruizen hitzaldia
14:00-15:00
Hiru aldeko elkarrizketa Marie Bardet, María García Ruiz eta Isabel de Naveránen artean
17:30-18:00
VVV
Lorea Alfaroren hitzaurrea
18:00-19:00
Imaginación material (Imajinazio materiala)
Andrea Soto Calderónen hitzaldia
19:00-20:00
Gemelaridad cósmica (Bikitasun kosmikoa)
Emanuele Cocciaren hitzaldia
20:00-21:00
Hiru aldeko elkarrizketa Emanuele Coccia, Andrea Soto Calderón eta Isabel de Naveránen artean
AMAIERA
- Lorea Alfaro artista da.? 2014an LA. Una marca hueca, LA (3l3a) jarri zuen abian, irudia sortzeko ingurune babestu bat eratzeko modu gisa. Haren lanaren ezaugarri nagusia da edertasun lasai, biluzi eta zuzena agertzea.
- Marie Bardetek filosofia eta dantza ditu ardatz. Haren egikerak eta pentsamenduak teoriaren eta praktikaren arteko mugak zeharkatzen dituzte, eta inprobisaziotik eta praktika somatikoetatik eta, orobat, filosofia garaikidetik eta pentsamendu-praktika feministetatik eta queer/kuirretik elikatzen dira. Arku horretan guztian, gorputzek eta politikak dituzten arazoak tinkatzen ditu, aniztasun artistiko eta pentsamendu kokatuko espazio komunak eratuz.
- Emanuele Coccia filosofoa eta irakasle elkartua da École des hautes études en sciences sociales-en (Paris). Haren ikerketa- eta idazketa-lanak marrazten duen lerro luzeak lotu egiten ditu irudimenaren filosofiari buruzko bere lehen ikerketak –Averroes filosofo eta mediku andalustarraren eskutik– eta landareen bizitzaren eta metamorfosiaren kontzeptuaren azterketa, filosofia eta pentsamendu sentigarriaren ikuspegitik.
- María García Ruiz artista eta ikertzailea da, eta prestakuntza du arkitekturan. Haren proiektuek lurraldearen ekoizpena ikertzen dute, irudiaren, idazketaren eta ekintzaren arteko narratiba hibridoak artikulatuz. Gaur egun Hangar-en (Bartzelona) dago, egoiliar gisa bere praktika lantzen.
- Isabel de Naveránek artearen, koreografia garaikidearen eta performancearen arteko gurutzaketa ikertzen du. 2021etik Azkuna Zentroko ikertzaile AZkidea da La ola en la mente proiektuarekin.
- Andrea Soto Calderón filosofian doktorea da. Haren ikerketen ardatza da esperientzia estetikoaren eraldaketa, irudiaren eta hedabideen azterketa, eta estetikaren eta politikaren arteko harremana. Gaur egun ikerketa proiektu bat lantzen ari da La Virreina Centre de la Imatge-n (Bartzelona).
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 10
- Ordutegia11:30 - 21:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa20€ / 18€
- Sarrerak Erosi
- Web AZ Azkuna Zentroa


