"Yoko oporretan"

Urduliz 2023(e)ko Urtarrilak 7
  • "Yoko oporretan"

Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin.

Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko? Laurak daude urduri esperientzia berri honen aurrean, baina laster ohartuko dira, haurrak dauden lekuan, beti aurkituko dutela jolasteko gogoa.

Gainera, irudimenarekin jolastuz gero, eta Yokoren magiaren laguntzarekin, erraza da lagunen ondoan sentitzea, urrun egon arren.

YOKOREN ISTORIOA

Yokoren telesailak 12 minutuko 79 atal ditu; ETBn eta TVEn emititzen jarraitzen dute telesaila, ikusle kopurua handia baitu. Hilabete luzez egon da preschool rankingeko lehenengo hiruren artean.

Emisioek izan duten arrakasta dela eta, jostailuak eta bere merchandising propioa ere baditu Yokok Espainian eta Portugalen. Eta ez hori bakarrik, badaude pertsonaiaren bideojoko bat eta aplikazio bat ere, haurrak aire zabalean jolastera gonbidatzen dituztenak.

2015ean estreinatu zen lehenengo filma, Yoko eta bere lagunak; Goya sarietarako izendatu zuten, Animazioko Film Onenaren sarirako, eta Ikusleen Saria eskuratu zuen urte hartan bertan, Sevillako Jaialdian.

FITXA

  • Ekoiztetxeak: Dibulitoon Studio, Yoko Hiru AIE, Wizart Films (ETBren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin)
  • Zuzendaria: Juanjo Elordi
  • Gidoia: Edorta Barruetabeña
  • Musika: Michael Plowman, Ermolenko Arten
  • Arte zuzendaria: Ricardo Ramón
  • Animazio zuzendaria: Iñigo Berasategi
  • Zuzendari teknikoa: Juan Álvarez
  • Produkzio zuzendaria: Jone Landaluze
  • Banaketa: Barton Films
  • Iraupena: 61 minutu
  • Publikoa: 3 eta 7 urte bitarteko haurrak

urduliz.eus

Laburrean

Non