Larunbat musikalak 2023 Arabako Arte Ederren Museoan

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko urtarrilaren 7(e)tik 2023(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • Larunbat musikalak 2023 Arabako Arte Ederren Museoan

Urtarrilaren 7an, Larunbat musikalak itzuliko dira. Formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien ziklo horretan, antzinako musikaren, musika klasikoaren, garaikidearen eta zarzuelaren errepertorioak izaten dira, bai eta beste kultura batzuetako musika ibilbideak ere. Agertoki nagusia Arte Ederren Museoa izaten da, baina ez bakarra. 2023an, Larunbat musikalak programa urtean 10 kontzerturen formatura itzuliko da (kontzertu bat hilean, udan izan ezik).  

Horregatik, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak 2023rako programazioa aurkeztu du gaur. Diputatuaren arabera, “programazioa, aurten ere, askotarikoa izango da, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta emakumeei, eta ikus-entzuleek programazioan eragiteko eta iritzia emateko aukera izango dute. Soinu eskaintza ezberdin bat izango da, azken finean”.

Izan ere, ziklo honetan bertako artista ugarik hartu ohi dute parte, baina beti dago irekita Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talentuari eta garapenari. Edizio honetan, bere garaian iragarritakoa betez, sailak duela 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte.

Gainera, martxoan eta azaroan emakume taldeen aldeko apustua egingo da, eta ez kasualitatez; izan ere, hil horiek sinbolikoki biziki bereziak eta esanguratsuak dira borroka feministari dagokionez.

Programaren azken proposamenari dagokionez, ikus-entzuleek programazioa aukeratu ahal izango dute aldez aurretik, “pianoa nahierara” izeneko apustu berritzaileari esker.   

PROGRAMAZIOA 

Tokia

Data

Programa/Artista

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Urtarrilak 7

12:30

Peer Gynt ipuin musikala

BORTZ boskotea eta Ana Sarobe (narratzailea)

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Otsailak 4

12:30

Testura berriak

DOLMEN DUO

Ibon Ariznabarreta eta Eider García de la Torre

AURREKO URTEETAKO BEKADUNAK

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Martxoak 4

12:30

Emakume konpositoreak

Mireia Comas (aurreko urteetako bekaduna)

Luca de Falco

Joana Otxoa de Alaiza

BIOLINA + PIANOA + BIOLONTXELOA

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Apirilak 1

12:30

Musika kutxa, irudikatutako bidaia baten ipuinak

Caranzalem

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Maiatzak 6

12:30

Udaberri doinuak

Sostenuto hirukotea

Ana Sagastizabal, sopranoa

Aitor Aburto, klarinetea

Pedro Andino, pianoa (aurtengo bekaduna)

Arte Ederren Museoa ez den eta zehaztu gabe dagoen leku bat

Uztailak 1

12:30

Jazz gaztea

Umami taldea

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Antzinako Musikaren Asteko Programa

Irailak 2

12:30

Antzinako Musikaren Asteko kontzertua (ekitaldi horretako programarekin batera aurkeztuko da)

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Urriak 7

12:30

Cañas hirukotea (bekadunak)

Aitor Gullón Elgarresta.

Ricardo Herrero Vega

Xabier Gullón Elgarresta (aurtengo bekaduna)

(oboea, klarinetea eta fagota)

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Azaroak 4

12:30

Elles kontzertuan

Auria Quartet

(lau klarinetista)

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Abenduak 2

12:30

Pianoa… nahierara!! “Ukitzen” gaituzten doinuak

Publikoak aukeratu beharreko programa

Oraindik aukeratu gabeko pianista


Laburrean

Non