Doctor Deseo

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Abenduak 30
  • Doctor Deseo

Doctor Deseo taldearen (Bilbo, 1986) hamazazpigarren diskoa euskara hutsean dator: Maketoen iraultza.

Batez ere, bilduma da. Diskoak biltzen dituen hamahiru abestietatik bakarra da berria; gainerakoak urteetan egindako lanetan jaso izan dituzte, "Silencio en la sala" kenduta, "18/98" ekimenerako argitaratutako diskoan kaleratu baitzen, 2006an. 1995ean egin ziguten lehenbiziko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko bultzada eman diote euskarari.

Konpromiso sendoa izan zen 2011ko abenduaren 3an Gasteizen kontzertua osorik euskaraz eman zutenean. 2016ko Kilometroak-en, Bergaran, bigarren kontzertua euskaraz. Doctor Deseo taldearen koherentziaren barruan euskarak presentzia izan du eta adierazpen bidea ere da.

Maketoen iraultza diskoa euskararen aldeko dinamika horretan ulertu behar da. Euskal literaturaren klasikokoetara jo zuen Lauaxetaren "Eta moxua hil atsekabez" abestiarekin. Xabier Leteren "Ni naiz" klasiko bezala har daiteke. Edorta Jimenez, Unai Iturriaga eta Sonia Gonzalez izan dira gainerako testugileak. Marta Ortizekin elkarlan luzea biribildu du Francis Diezek testuak egitean disko berrienetan. Doctor Deseo taldearen "Maketoen iraultza" abestia bizia da; ereserkiaren osagarriak ditu testu eta musikan. Elektronika eta gitarra eskutik oratuta doaz, bukaera harrigarria du, erritmikoa da eta dantza-arrasta egiteko balio du.

 

Jimmy Jazz

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abenduak 30
  • Ordutegia22:00
  • Lekua Jimmy Jazz Aretoa
    Coronación, 4
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaSarrerak agortuta
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Jimmy Jazz Aretoa

Non