Olentzero eta Mari Domingi Donostian: Desfilea 2022
Olentzero eta Mari Domingi
Aurten, Olentzero eta Mari Domingi ikusteko lehen aukera Aiete auzoan izango dugu. Larunbat honetan, abenduaren 24an, 10:30ean, Katxola baserrira deitu gaituzte, handik hiriko hainbat auzo bisitatzera joango dira, garai bateko auto batean. Ibilbidean ez dira bakarrik egongo, Galtzagorriak eta trikitilari talde bat haiekin joango baita auzo hauetara:
- 10:30-10:45, KATXOLA BASERRIA (AIETE)
- 10:55-11:10, EASO PLAZA (AMARA ZAHARRA)
- 11:25-11:40, ANOETA ESTADIOA (AMARA BERRI)
- 11:55-12:10, ARTELEKU PLAZA (LOIOLA-TXOMIN)
- 12:30-12:45, SAGASTIEDER PLAZA (INTXAURRONDO)
- 13:00-13:15, HARRIA PARKEA (ALTZA)
- 13:40-13:55, KATALUNIA PLAZA (GROS)
Olentzero eta Mari Domingiren harrera
Olentzerori eta Mari Domingiri euren nahien gutuna zuzenean eman nahi dieten haurrek 15:30etatik 17:30ak arte egin ahal izango dute udaletxeko Pleno Aretoan. Gogoratu udaletxeko sarrera ilara 17:10ean itxiko dela.
Ezintasun funtzionalen bat duten haurrak Ijentea kaleko atetik sartu ahal izango dira osoko bilkuren aretora, heldu batek lagunduta eta, aurreko edizioetan bezala, zeinu interprete baten laguntza izango dute.
Olentzero eta Mari Domingiren desfilea
Olentzero eta Mari Domingiren desfilea arratsaldeko18:00etan hasiko da Ijentea kaletik eta hiriguneko kaleak zeharkatuko ditu.
Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik desfile ikusgarri bat ekarriko dute gure hirira, pertsonaia mitologikoz eta Gabonetako elementuz betea, haurrek minutu bakoitza goza dezaten euren karroza iritsi arte. Aurten pertsonai berri hauek izango ditugu: Lamiak, Mari, Tartalo, Otsoko eta Sorgina. Guztira 16 talde bereiziko dira, eta guztira 551 lagunek lagunduko diete desfilean.
Olentzero eta Mari Domingi hiriko auzoetan
Abenduaren 22tik 31ra bitartean, Olentzerok eta Mari Domingik hainbat ekitaldi eta desfile egingo dituzte gure hiriko auzoetan.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2022(e)ko Abenduak 24
- LekuaDonostia-San Sebastián
- HizkuntzaEuskara
- Info Gehiago



