BBK-REN "BAKARDADE IKUSEZINA"
Laster iritsiko da zuen herrira Mercedes, BBKtik bultzatzen ari garen 'Bakardade Ikusezina’ erakusketa ibiltariaren protagonista, gure gizarte modernoaren pandemietako baten inguruan kontzientziatzeko bizkaitar guztiak.
Mercedes 89 urteko emakume bat da, bakarrik, serio, burumakur eta banku batean eserita dagoena. Ruben Orozco mexikarraren eskultura hiperrealista da: ‘Bakardadean hildako azken pertsona’, eta gizarte-gaitz isil bati buruzko ohartarazpen edo arreta-deia ere bada, pairatzen duenarentzat oso mingarria baita, eta gizarte gisa ezin dugu onartzen jarraitu. Arazo horren ondorioak maila fisikoan, emozionalean eta sozialean agertzen dira, eta gure esku dago horiek saihesten laguntzea. Mercedesi zuen herrian harrera egitea urrats garrantzitsua da.
Mercedesen sortzailea, Ruben Orozco, jatorriz Mexikoko Guadalajarakoa den eskultore hiperrealista ezaguna da. Bere lana Argentina, Austria, Estatu Batu, Ingalaterra, Italia, Espainia, Monako eta Mexikoko arte-bildumen parte da. Bere obra bakoitzak gutxienez 45 eguneko lana eskatzen du. Bere pertsonaiak hain errealak izan daitezen, besteak beste, silikona, erretxina, marmola eta zura erabiltzen ditu, eta gainera benetako giza ilea bekain, betile eta buruan. Horregatik inpaktu handia izan du nahi gabeko edo gura bako bakardadearen aurkako eta komunitate kohesionatuago baten aldeko ekintza honek. 2020an, besteak beste, Iragarleen Espainiako Elkartearen kanpainarik onenaren Efikazia saria jaso zuen. Mercedesek zuen herrian egingo duen egonaldiaren berri eman dezazuen zuen komunikazio-kanaletatik, proiektuari buruzko informazio labur hau bidaltzen dizuegu, eta zuen esanetara gaituzue behar duzuenerako. Eskerrik asko Mercedesi harrera egiteagatik eta gura bako bakardadearen aurkako borrokan laguntzeagatik.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko abenduaren 19(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
- Lekua Pozokoetxe Gizarte Etxea
Erronkari Ibarra, z/g
Basauri - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Pozokoetxe Gizarte Etxea


