Gau Irekia 2022
Gau Irekiak, Auzo Garaietako kultur jaialdi partehartzaileak abenduaren 17an ospatuko du 11. edizioa.
Gau Irekia San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan gauzatzen den kultur ekitaldi partehartzailea da. Auzo Garaietako kultur eta gizarte ekimenak ikusaraztea eta nabarmentzea du helburu; tokiko kulturan herritarren partehartzea sustatzea eta bilboko eragileen arteko kolaborazioa piztea.
Deialdi ireki baten bidez, disziplina anitzeko aktibitateak programatzen dira orotariko espazioetan (kultur eta arte guneak, dendak, elkarteen egoitzak, kalea, etab.).
Sarean elkartearen proiektu aipagarriena da, urte osoan zehar egiten diren ekintzen erakuslea. Elkarlana oinarrian duen jaialdia, hiritarren partehartzeaz elikatzen dena eta gure auzoetan kohesioa eta jasangarritasuna sustatzeko kultur eraldatzaileaz baliatzen dena.
Eragile kultural edo sozial gisa jarduera bat proposatu nahi baduzu, edo zure espazioaren erabilera eskainiz parte hartu nahi baduzu, urriaren 28ra arte bidal dezakezu zure proposamena.
Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan gauirekia@sarean.info helbidean, 946 558 384 / 747 474 338 telefonoan edo Mariaren Bihotza Plazako bulegoan.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko Abenduak 17
- LekuaSan Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala
Bilbao


