Gabonart 2022 - Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka
Bilboko Gabonetako 40. Artisautza Azokaren 10. edizioa izango da aurtengoa GABONART markaren pean. Esan behar da komertzializazioa egonkortu egin dela Gabon sasoian Bilbon, eta horrela azaltzen da artisautza sektorearen zein publikoaren aurrean.
GABONART aurkezteko, hurbileko turismoa eta gure merkataritzaren sustapen ekonomikoa bezalako alderdiak indartu dira.
ARBASO elkartearen asmoa da gure artisauentzako negozio aukera berriak sortzeaz gain, gure artisautza ezagutaraztea eta hedatzea herritarren artean.
GABONART ekimenak abian jarri nahi ditu Bizkaian artisautza komertzializatzeko uneak eta guneak, opariak egiteko eta kontsumorako hain sasoi egokia den Gabonetako jaietan, esaterako.
GABONART Bilboko Areatzako Kaia izango duzue zain, 2022ko abenduaren 16tik 2023ko urtarrilaren 5era.
Ordutegia:
11:00etatik - 14:30etara
17:00etatik - 21:00etara
Abenduak 24 eta 31
11:00etatik - 15:00etara
Abenduak 25 eta urtarrilak 1: Itxita
Web orrialdea: www.gabonart.blogspot.com
Facebook: www.facebook.com/arbaso.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Laburrean
- Mota Azoka
- Data 2022(e)ko abenduaren 16(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
- Ordutegia11:00-14:30 eta 17:00-21:00 (abenduaren 24 eta 31n, 11:00-15:00). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.
- LekuaAreatzako kaia
Bilbao - HizkuntzaBat ere ez


