"GAL 1983" dokumentalaren emanaldia eta biktimekin solasaldia

Bilbao 2022(e)ko Abenduak 15
  • "GAL 1983" dokumentalaren emanaldia eta biktimekin solasaldia

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Gogorak, Memoria eraikiz: GAL 1983 dokumentalaren emanaldia antolatu du, datorren abenduaren 15ean, 18:00etan, Bilbon.

New Media ekoiztetxearen dokumentala ikusi ostean, solasaldia egingo da, Aintzane Ezenarro, Gogoraren zuzendariak gidatuta, eta bertan parte hartuko dute ikus-entzunezko lanaren egileak, Maite Ibañezek, eta Karmen Galdeanok, GALen biktima den Xabier Galdeanoren alabak. GAL talde terroristak, Galdeano hil zuen 1985ean, Donibane Lohizunen.

Dokumental hau, Gogoraren eta EITBren arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da, ‘Memoria eraikiz’ izenburupean, memoriaren berreskurapena eta transmisioa helburu dituen ikus-entzunezko lanak ekoizteko.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2022(e)ko Abenduak 15
  • Ordutegia18:00
  • LekuaGogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. María Díaz de Haro 3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non