"Crol (moll)"
Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Laia Estruchen "Crol (moll)" performacea proposatzen du, Azkuna Zentroko igerilekuan egingo dena, EszenAZen esparru bikoitzean – arte eszenikoen denboraldia –, eta Kinu de Tractora proiektua – Kolektibo Egoiliarren Programa.
Laia Estruchen praktika performancearen eta eskulturaren esparruan kokatzen da, eta bertatik gorputzaren hizkuntza eta ahotsa lantzen ditu.
"Crol (moll)"-en, Laiak ura arakatzen du bitarteko gisa. Horretarako, igerileku batean jarritako objektu puzgarri batzuk erabiltzen ditu, eta horien formak kate batera igortzen du. Katebegi batzuek inskripzio errotulatuak dituzte, itsasontzietan gertatzen den bezala. Ramona, Novena, Tralla edo Soca artistaren biografiari lotutako izen propioak dira, ur kloratuaren gainean elkarri lotuta flotatzen dutenak. Katebegi horiek partitura bat osatzen dute, eta partitura horretatik abiatzen da ekintza. Performancean zehar, igeri egiten eta puzgarriekin interakzioan ikusten dugu abesten duen bitartean, soinu banda batekin eta bere gorputzak puzgarriekin duen kontaktua eta ahots-ariketak anplifikatzen dituzten hidrofono batzuekin batera. Airean, ahotsak ahoaren barrunbean burrunba egiten du bere burua agerrarazteko, eta, beraz, gorputz bakoitzaren barnekotasun bereziaren adierazpena da. Urperatzean, aldiz, barrunbe hau urez betetzen da, eztarria ixten da eta isiltzera behartzen gaitu.
LAIA ESTRUCH (BARTZELONA, 1981)
Laia Estruch (Bartzelona, 1981) Bartzelonan bizi da, eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatetik. The Cooper Union unibertsitatean ikasi zuen lizentziatu aurreko azken urtean (New York, 2010).
Ahotsa eta gorputza dira Laia Estruchen ikerketa egituratzen duten elementuak, eskulturaren eta ekintzaren artean dagoen praktika artistikoa. Artistaren ustez, ahotsa gorputzaren hedapen bat da, eta gai da hizkuntzaren, hizketaren, generoaren eta egitura sozialen inguruko gaiak sintetizatzeko. Bere lanik berrienean, artistak ikertu du hiri-espazioek eta haien egitura fisikoek eguneroko bizitzan betetzen duten paper garrantzitsua. ‘Spoken word-a’, kantua, objektuak eta argitalpenak erabiliz, bere proiektuek a capella ahotsak eta nabarmendu gabeko gorputzak dituzten aukera emotiboak aztertzen dituzte, eta gogoeta egiten dute hizkuntzaren izaera performatiboaz, soinu-grabazioaz eta ahozko artxiboaz. Eszena gisa sortutako set eskultorikoak diseinatzen ditu; eta esperimentazio-espazio horien bidez, ekintzaren eremura eramaten ditu gorputza eta hitza, soinuzko eta keinuzko ahotsaren bidez.
DATA: Osteguna, abenduak 15
ORDUA: 21:30ean
TOKIA: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao Zentroa
SARRERAK. 8€ / 6€ (AZ txartelarekin, 65 urtetik gorako pertsonak, 30 urtetik beherakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak (NAN edo egiaztagiria erakutsi sarrera eskuratzean), 8 pertsonatik gorako taldeak)
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2022(e)ko Abenduak 15
- Ordutegia21:30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa6 / 8 €
- Sarrerak Erosi
- Web AZ Azkuna Zentroa


