"musika-música#pre2023": "CELLO 360"

Bilbao 2022(e)ko Abenduak 14
  • "musika-música#pre2023": "CELLO 360"

#BilbaoGabonak proiektuaren barruan, Bilboko Udalak musika-música#pre2023 aurkeztu du, abenduaren 13, 14 eta 15erako, datorren martxoan MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren 22. edizioan entzun ahal izango denaren atariko bat.

"Notak & Letrak" izango du goiburua Jaialdiak, eta 2023ko martxoaren 3an hasiko da, eta Bilbo ostera ere bihurtuko da musikaren hiriburua asteburu batean zehar.

ABENDUAN, MUSIKA-MÚSICA ERE BAI

  • Abenduaren 13an: MOBY DYCK, Iñaki Estradaren, Ciklus Ensemble-ren eta Asier Pugaren zuzendaritzarekin. Kontzertuaren atarikoa: César Coca.
  • Abenduaren 14an: CELLO 360, Christian-Pierre La Marca-ren biolontxeloarekin eta Yaman Okur dantzariarekin.Kontzertuaren atarikoa: Mercedes Albaina
  • Abenduaren 15ean: PROUST, LE CONCERT RETROUVE, Théotime Langlois de Swarteren txeloarekin, Tanguy Williencourten pianoarekin eta Estudio Gheadaren ikusizko lanekin.Kontzertuaren atarikoa: Mercedes Albaina

Sarrera dohainik izango da, eta gonbidapenak abenduaren 9tik 15era bitartean jaso ahal izango dira, 16:00etatik 19:00etara, Azkuna Zentroan-Bilboko Alondegian (2 gonbidapen pertsonako eta kontzertuko).

MUSIKA-MÚSICA 2023

Jaialdia dagoeneko lanean ari da Musika-Musikaren datorren edizioan, 2023ko martxoaren 3, 4 eta 5ean egingo baita, ekitaldi horren berezko kalitate programatikoari eusteko, musika klasikoa jendarteratuz eta biztanleriaren sektore guztietara hurbilduz. 2023ko Musika-Música jaialdiak berriro ekarriko ditu Bilbora Estatuan eta atzerrian ospea daukaten orkestrak, taldeak eta interpreteak. Hainbat autonomia-erkidegotako kontserbatorioetako eta musika-eskoletako interprete gazteak ere izango dira.

bilbao.eus/

Laburrean

Non