"Ikuspuntuak- Giza Eskubideei buruzko argazki-erakusketa"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko abenduaren 1(e)tik 2022(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Ikuspuntuak- Giza Eskubideei buruzko argazki-erakusketa"

Gure inguruan, nonahi, giza eskubideei buruzko istorioak daude. Batzuetan, ikuspuntu bat baino ez da behar, bistakoak izan daitezen. Gizonak eta emakumeak, denok ditugu ikuspuntu desberdinak. Zein da zurea?

2017an Giza Eskubideen aldeko Kanadako Museoak herrialdeko bazter guztietako jendeari proposatu zion argazki kamera batez irudizta zezala giza eskubideez zeukan ikuspegia. Ikuspuntuak deritzan erakusketa hau proposamen publiko hari emandako erantzun gogotsuaren emaitza da. Adierazpen askatasunaz, gizarteratzeaz eta aniztasunaz hemen aurkezten ditugun 36 argazkiak arlo anitzeko epaimahai batek aukeratu ditu, jendeak egindako ia 1.000 proposamenen artean.

Irudiok ikusarazten dute modu desberdinetan adieraz ditzakegula gure iritziak, sinesmenak, pentsamenduak eta sentimenduak, talde eta erkidego batzuen barruan. Gure eguneroko bizimoduan aniztasuna aintzat hartzera bultzatzen gaituzte, eta beste ikuspuntu batzuk bila ditzakegula gogorarazten digute.

Zeintzuk dira adierazpen-modu desberdin horiek?

Zer gertatzen da iritziek talka egiten dutenean? Nola berma daiteke berdintasunezko partaidetza erkidegoko bizitzan?

Zer esan nahi du aniztasunak edo guztiok erabat gizarteratzeak?

Erakusketa hau Giza Eskubideen aldeko hileko programazioaren barruan kokatzen da.


Laburrean

Non