Ipuin kontaketa: "El león Kandinga"
Boni Ofogoren eskutik Kandingaren historia ezagutuko dugu, Afrikako herrien jakinduria, milaka urteko ahozko tradizioa eta kulturaren aberastasuna gordetzen dituena. Kontakizun honek irudimenezko bidaia bat egitera gonbidatuko gaitu sabana ezkuturaino, bertako biztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak.. eta guztien artean nagusi, lehoia.
Fabula honetako protagonista bere krudelkeriagatik gutxiagora -zaharra, gaixoa eta abandonatua- etorritako errege bat da. Berekoikeria eta zikoizkeria bidelagun txarrak dira, ez bakarrik animalia basatientzat, baita pertsonentzat ere...
Horrez gain, Ofogok “Dordoka erritmoan” ipuina ere kontatuko du bere ama hizkuntzan, yambassa, Kamerungo bantu hizkuntzetako bat.
- Hizkuntza: gaztelera & yambassa.
- Adina: 5-12 urte
- Lekua: Salburuko familia liburutegia.
- Sarrera: 1 €. Sarrerak salgai egongo dira azaroaren 15etik aurrera, gizarte-etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik)
- Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu mesedez, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreena da azken erabakia. Nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrerarik erosi behar.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaBoni Ofogo
- Data 2022(e)ko Azaroak 29
- Ordutegia18:00
- Lekua Salburua Gizarte Etxea
Bratislava Hiribidea, s/n
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa1€
- HizkuntzaGaztelania
- Web Salburua Gizarte Etxea


