Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Zoro gaitezen"
Txirri, Mirri eta Txiribitonek azkeneko “Dantzan” eta “Erromirria” ikuskizunen arrakasta ona ikusita, bide beretik “ZORO GAITEZEN” obra sortu dute. Antzerkia, komedia, pailazotza eta dantza, baina batez ere martxa uztartzen dituena. Taldearen betiko kantak abestuko dituzte, “Paristik Natorren”, “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Bihurrikeriak ere ez dira faltako.
Txirri, Mirri eta Txiribiton 1972an sortu zuen Xabier Otaegik, Txirriren papera egiten zuenak; Jose Ignazio Ansorena, 'Piter', Mirri eta Txema Vitoria Txiribitonen paperean. 2013an jarduera utzi eta Peru Ansorenak, Kattalin Ansorenak eta Juanma Zalduak ordezkatu zituzten, hurrenez hurren.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaTxirri, Mirri eta Txiribiton
- Data 2022(e)ko Abenduak 10
- Ordutegia18:00
- LekuaFrontoia
Karrantza Harana - HizkuntzaEuskara


