Bilbao Bizkaia Design Week 2022: "This Is Basque Design Merkatua"

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 25(e)tik 2022(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • Bilbao Bizkaia Design Week 2022: "This Is Basque Design Merkatua"

Bilbao Bizkaia Design Week 2022ren barruan.

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, azaroaren 25etik 27ra bitartean bere diseinu eta sormen ekosistema erakutsiko du “This is Basque Design Merkatua”-nBilbao Bizkaia Design Week-en (BBDW) esparruan.

Asteburuan, Azkuna Zentroko diseinu-komunitatea osatzen duten hogei sortzaileek beren proiektuak eta produktuak erakutsiko dituzte Atarian, eta beren prozesuak partekatuko dituzte, publiko desberdinei zuzendutako topaketa eta tailerren bidez.

Azkuna Zentroak 2019an jarri zuen abian "This is Basque Design"2019-2023 Programa Proiektuaren barruan, bertako diseinua eta sormen-industriak sustatzeko xedez. Proiektua DendAZen gauzatu zen, Azkuna Zentroaren saltokian, eta hiru urte hauetan diseinuaren erreferentzia bihurtu da. Espazio malgu eta ekologiko horretan, elementu mugikorrak eta birkonfiguratzeko modukoak erabiltzen dira, espazio hibrido bat sortzeko, bertakoa erakutsi eta bultzatzeko eta sorkuntzako prozesuak kontuan hartzeko.

DendAZ show room dinamiko eta bizia da, eta diseinatzaileen lana eta sorkuntza-prozesua balioesten ditu, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. Bere balio bereizgarria da produktuaren balio erantsia, bertakoa agerian jartzea, jasangarritasuna, Do It Yourself ikuspegia eta esklusibotasuna eta, batez ere, bertako sormenaren eta diseinuaren balioa nabarmentzea.

"This is Basque Design Merkatua" aukera ezin hobea da DendAZ osatzen duten enpresen atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala ezagutzeko: bertako ekoizpena,

PROGRAMA

PROIEKTUEN ERAKUSKETA

DendAZen enpresak: Abana, Aerre, Ailanto, Amakuyi, Amarenak, Ane Pikaza, Bukinda, Cookplay, Ekomodo, Elena Ciordia, FAB de FAB, Fournier, FTBCWL, Higi Vandis, Josune Urrutia, Katxi Klothing, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mario Paniego, MRLASPIUR, PaloPalú, Proyecto Hemen, Susana Blasco, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez, Ziriak, Zioru.
Talentu berriak: Joana Fidalgo, Barock, Kiribiltxo, Manualdemano.

ERAKUSKETA TAILERRAK

3Dko bitxi bat sortzea, zure oihalezko poltsa diseinatzea, termozigilagailuarekin molde txikiak egitea dendAZ ekosistemako enpresa batzuen eskutik.

MRLASPIUR (bitxigintza)

  • Ostirala, azaroak 25 17:30 (45’)
  • 10 pertsona - 16 urtetik gorakoak
  • Ataria. 5€ / 3€ AZ Txartelarekin-

MRLASPIUR enpresak artea, diseinua eta teknologia berriak uztartu, eta 3Dn inprimatutako bitxiak sortzen ditu. Diseinu ekologikoak eta biodegradagarriak dira, landare-jatorriko PLA polimeroan sortuak. Ehungintzako diseinuari eta modari aplikatutako fabrikazio digital berriztagarriko sistemak ezagutzeaz gain, tailer honetan parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute beren 3Dko osagarria sortzeko urratsez urrats: ideiak eta zirriborroak bilatu, diseinua eta 3Dko modelatua, inprimaketa eta piezaren fabrikazioa.

AMAKUYI (oihalgintza)

  • Larunbata, azaroak 26 12:00 (2h 30’ – 3h)
  • 10 pertsona - 16 urtetik gorakoak
  • Ataria. 5€ / 3€ AZ Txartelarekin-

Amakuyi espazioan, Amaia Barrenek pieza paregabeak eta pertsonalak sortzen ditu artisau-eran, benetakoa eta desberdina dena baloratzen duten pertsonentzat. Poltsak, panpinak, agendak, idunekoak, koroak... eskuz egindakoak, hau da, produktu bakanak eta desberdinak. Tailer honetan, bere proiektua aurkezteaz gain, Amaia Barrenek objektu bakan bat sortzeko esperientzia proposatuko du, Zentagle teknikarekin poltsa bat margotuz. Ez da aurrez esperientziarik izan behar, deskonektatzeko eta tarte alaia izateko gogoa besterik ez.

Fábrica de Fabricantes (FÁB DE FAB) (MAYKU FORMBOX ETA JESMONITE MOLDE AZKARRAK SORTZEA)

  • Larunbata, azaroak 26 18:00 (1h 30’)
  • 10 pertsona - 16 urtetik gorakoak
  • Ataria. 5€ / 3€ AZ Txartelarekin-

Fábrica de Fabricantes (FÁB DE FAB) diseinu parametrikoaz eta fabrikazio digitalaz baliatzen da. Piezak jasangarritasuneko parametroei jarraiki eginda daude, PLA izeneko plastiko termourgarria erabiltzen baita, landare-jatorrikoa, biodegradagarria eta ekologikoa Tailer honetan, helduek aukera izango dute Maykuren FormBox termokonformazio-makinak nola funtzionatzen duen ikasteko, praktikatuz eta minutu batean molde azkarrak sortuz, gero Jesmonitera isurtzeko.

TOPAKETA MODA JASANGARRIAREKIN

Atarian dituzten standetatik, Oihane Pardo (Amarenak) eta Ziortza Aurrekoetxea Urrutia (Zioru) diseinatzaileek beren ibilbide profesionalen eta marken bidez garatzen dituzten sormen-prozesuen berri emango diote publikoari: jasangarritasuna eta berreskurapena oinarritzat hartuta sortzearen aldeko apustua egiten duten ehungintzako diseinuko bi proiektu.

ZIORU (diseinu eta moda jasangarria)

  • Larunbata, azaroak 26. 17:30

Ziortza Aurrekoetxea Urrutiak, Zioru moda markaren sortzaile eta diseinatzaileak, ehungintzari eta jantzigintzari lotutako ibilbide pertsonal eta profesionala du. 2018an Zioru sortu zuen, moda egiteko eta sentitzeko modu berriak aurkitzeko gunea, bertako diseinu baten aldeko apustua eginez, tradizional, berritzaile eta jasangarria denaren indarra bultzatuz eta erabiltzen ez denari bigarren bizitza bat emanez.

AMARENAK (diseinu eta moda jasangarria)

  • Igandea, azaroak 27. 12:00

Amarenak duela zenbait urte hasitako istorio baten emaitza da, Oihane Pardok amonaren kaiku zaharra amarengandik jaso zuenean abiatua. Kaiku hura zahartu zenean, jatorrizko patroitik abiatuta berriz diseinatzea erabaki zuen. Horrela jaio zen Amarenak, euskal jantzi eta objektu tradizionalak eguneratu eta berreskuratzeko asmoz, kulturaren zati horri bizirik eusteko, #soineandaramatzagunistorioak eginez.


Laburrean

Non