ART & MUSIC zikloa: MASTODONTE

Bilbao 2022(e)ko Azaroak 19
  • ART & MUSIC zikloa: MASTODONTE
  • ART & MUSIC zikloa: MASTODONTE

ART & MUSIC zikloaren baitan.

Ordua: 20:30 (Museoa bisitatzeko irekiera); 22:00 (kontzertuaren hasiera).

MASTODONTE

Mastodonte Asier Etxeandiaren eta Enrico Barbaroren musika-proiektua da. Proposamena 2018an sortu zen musikaren panorama iraultzeko, Bilboko artistaren izaera poliedrikoa artista multiinstrumentalista italiarraren savoir faire eta txukuntasunarekin uztartuz. Mastodonte bikotearen debuteko album homonimoa da, bidaia emozionala, kantu epiko eta indartsuekin egina, bizitzako etapa ezberdinetan zehar. 2019an Latin Grammy Awards Sarietarako izendatu zuten “Anatomía de un éxodo” (Exodo baten anatomia) bideokliparengatik Mastodonte. Haien ekitaldia ikuslearen bihotzari zuzendutako bizitzaren benetako ospakizun baten eskenatoki bilakatuko da.

Sortzaileen iritziz, “Mastodonte kontzeptu bat da, izaki handi eta astun baten irudizko gauzapena, mundu guztiak bere gain hartu ohi duen zerbait. Mastodonte ziurtasun-gabezia guztien pisua da, gure ezaugarri bereziak kanpoko munduari erakusten uzten ez digutenena, besteren iritziaren aurrean barru-barruan dugun beldurrarengatik, ‘neurria ez ematearen’ beldurrarengatik, besteek gu itxuran gabiltzala deskubritze hutsak sortzen digun izuarengatik”. Eta hau gehitzen dute: “Mastodonteak dira, halaber, lotura horiek apurtzea lortzen dutenak, haien edertasun esklusiboa agerian utziz eta aldarrikatuz”.

Azken birak Espainiako areto eta antzokietan izugarrizko arrakasta izan ondoren, orain formatu berri batekin aurkeztuko dute, “Simplemente perfecto Tour” (Tour ezin hobea), set elektroniko batean oinarritua, eszenaratze eta soinu-espazio dotore eta ederrak lagunduta, lehen albumeko abestietako funtsezko kontzeptuen irakurketa eguneratuarekin.

 


Laburrean

Non