Literaktum 2022: egitaraua
2022ko Literaktum letren jaialdia azaroaren 14tik 27ra egingo da.
- Literaktum Txikia 2022 jaialdira esteka
Donostia Zinemaldia 70. ediziora heldu da eta urteurren hori aintzat hartuta, Literaktumek literatura eta zinema izango du ardatz aurtengo edizioan.
Literaturak hitza du osagai nagusi, zinemak berriz, irudia baina biek partekatzen dute helburu bera: lengoaiaz haratago, emozio eta sentimenduak sentiaraziko dizkiguten istorioak kontatzea. Film bilakatu diren eleberriek beteko dute aurtengo programazioaren zati garrantzitsuena. Literaturatik zinemarako eraldaketan horretan, bi sorkuntza horien konparazioen zuzentasunaz hitz egingo dugu, zeren, ba al dago zer konparatu?
Idazle, gidoilari eta zinema zuzendariak izango ditugu galdera guzti hauei erantzuteko solasean. Lehenengoen artean, ibilbide luzea izan eta beren hainbat eleberri film bihurtuta ikusi dituzten Eduardo Mendoza eta Lorenzo Silva. Baita Jesús Carrasco edo idazle moduan La señora March lanarekin estreinatu berri den Virginia Feito ere. Abdellah Taia idazle marokoarra Salbazioko armada eleberriaren idazle eta filmaren zuzendari moduan izandako esperientziaz arituko da. Gabriela Ybarra eta Ángeles González-Sinde, hurrenez hurren El comensal -en idazle eta zuzendaria ere izango dira literatura jaialdian eta baita Miren Gorrotxategi eta Jon Arretxe idazleak ere.
Literatura eta zinemaz haratago, beren lan berriez arituko dira Héctor Abad, Isaac Rosa, María Oruña, eta baita Iban Zaldua ere, Literaktumek aurkezten du atalean. Bestalde, Pío Baroja jaio zela 150 urte beteko dira aurten. Erakusketa batek eta Soledad Puértolas eta Luis Antonio de Villenaren arteko solasaldiak ekarriko digute gogora idazle donostiarra. Juan San Martin sortu zela ere, 100 urte bete dira ekainean. Oier San Martin semeak azalduko dizkigu aitak euskal literaturaren inguruan eginiko ekarpenak.
Erakusketak, antzerkia, bertso saio literarioa, errezitaldi musikatua, eta baita Zinemaldiaren Donostia Sarien inguruan Katixa Agirrek idatzitako lana ere izango dira Literaktumen. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik izango dugun poesia irakurketa musikatu eta mahai inguruak eta James Joyceren Ulisesengan inspiratutako afariak ere osatuko dute programa, haurrentzako jarduerez betetako Literaktum Txikia ahaztu gabe.
Egitaraua:
- Azaroak 14
- 19:00 | Ernest Lluch K.E. Pello Lizarralde: "Zuri-beltzetik argiantzara"
- 19:00 | Okendo K.E. Jesús Carrasco: "Intemperie"
- Azaroak 15
- 19:00 | Victoria Eugenia Club Jon Obeso & Joserra Senperena: "Historia de las cajas, las catástrofes, los secretos y los reinos"
- 19:00 | Intxaurrondo K.E. "Dracula"
- 19:00 | Ernest Lluch K.E. Virginia Feito: "La señora March"
- Azaroak 16
- 19:00 | Victoria Eugenia Club Iban Zaldua & MICE: "Ipuina engainua da"
- 19:00 | Tomasene K.E. María Oruña: "El camino del fuego"
- Azaroak 17
- 18:00 | Intxaurrondo K.E. Borja Crespo & Josune Urrutia: "Odol tinta - Banpiroari omenaldia"
- 19:00 | San Jerónimo (Liburutegi Nagusia) Jon Arretxe & Carlos Vila: "Dortokaren begirada"
- Azaroak 18
- 19:00 | Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) Eduardo Mendoza: "El año del diluvio"
- 19:00 | Okendo K.E. Itzultzaile ibiltariak: Itxaro Borda, Ainara Maya, Leire Martinez de Marigorta, Mireia Callafell, Miren Agur Meabe
- Azaroak 19
- 18:00 | San Jerónimo (Liburutegi Nagusia) "Maitasunaren materia(lak)"
- 19:30 | Antzoki Zaharra Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak
- Azaroak 20
- 19:00 | Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) "La lluvia amarilla"
- Azaroak 21
- 19:00 | San Jerónimo (Liburutegi Nagusia) Miren Gorrotxategi: "33 ezkil"
- 19:00 | Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera) Isaac Rosa: "Lugar seguro"
- Azaroak 22
- 19:00 | San Jerónimo (Liburutegi Nagusia) Juan San Martin eta Literatura: "Oier San Martin"
- 19:00 | Ernest Lluch K.E. Héctor Abad Faciolince: "Salvo mi corazón, todo está bien"
- Azaroak 23
- 18:00 | Tabakalera Katixa Agirre: "Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean"
- 19:00 | Okendo K.E. Igone Mariezkurrena & Irantzu Pastor: "Lumineszenteak"
- Azaroak 24
- 19:00 | Ernest Lluch K.E. Soledad Puértolas & Luis Antonio de Villena: "Baroja y yo"
- 19:00 | San Telmo Museoa Gabriela Ybarra & Ángeles González-Sinde: "El comensal"
- Azaroak 25
- 19:00 | Tomasene K.E. Gabriela Mistral: "Desolación"
- 19:00 | Koldo Mitxelena Lorenzo Silva: "La niebla y la doncella"
- 19:30 | Gastronomiazko Euskal Anaiartea "Ulises 100 años"
- Azaroak 26
- 18:00 | Victoria Eugenia Club Abdellah Taia: "El Ejército de Salvación"
- 19:00 | Loiola K.E. Lander Garro, Andoni Egaña & Eli Pagola: "Faith"
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko azaroaren 14(e)tik 2022(e)ko azaroaren 27(e)ra
- LekuaDonostia-San Sebastián


