"Souvenir, komeria extralurtarra" (estreinaldia)
Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun.
Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko!
Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da?
Horman Poster kolektiboa, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak 2010ean sortua, antzerki pieza berritzaile eta esperimentalak ekoizten dihardu azken 10 urteetan. Kolektiboak euskaraz ekoizten jarraitzeko asmoari eutsi dio, lekuko kulturarekin duen konpromezuari jarraika. 2019tik aurrera, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Xanti Agirrezabala kolektiboan integratuz, nortasun anitz eta freskoago bat erantsi diote kolektiboari eta “Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlana sortuz (2020ko Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetako Ikuslegoaren Saria eta 2022ko Donostia Antzerki Saria-ren irabazlea). Oraingoan, proposamen berritzaile, komiko eta espazialarekin datoz: SOUVENIR, komedia extralurtarra.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaHORMAN POSTER Kolektiboa
- Data 2022(e)ko Azaroak 10
- Ordutegia19:30
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Arriaga Antzokia


