Poetika 2022: Carlos Aurtenetxe
Poeta gonbidatua: Carlos Aurtenetxe
Aurkezlea: Amalia Iglesias Serna
Musika: Musikene
Carlos Aurtenetxe (Donostia–San Sebastián, 1942). Carlos Aurtenetxe poeta, narratzailea eta saio-idazlea da. ‘Kurpil’ eta ‘Kantil’ aldizkarietan kolaboratzailea izan zen. Los lemmings ipuin laburrarekin Premio de Cuentos Ciudad de San Sebastián Saria irabazi zuen 1977an. Pieza del templo, Figuras en el friso eta Las edades de la noche lanengatik Irun Hiria Saria (1982), Blas de Otero Saria (1982) eta Alonso de Ercilla Saria (1983) jaso zituen, hurrenez hurren. Euskal Herriko Unibertsitateak Palabra perdida / Galdutako hitza edizio elebiduna argitaratu zuen 1990ean, Aurtenetxek ordurarte idatzitako poesia lan guztien bilduma. Trilogia poetiko baten egilea da, hiru euskal eskultureen lana eta bizitzaren aurrean osatutakoa: La casa del olvido (Eduardo Chillidarekin lankidetzan), Jorge Oteiza, la piedra acontecida eta Acanto ciego (Remigio Mendibururen collage bilduma batekin osatua). Jean Mambrino-ren obraren itzultzailea da. Kaleratu dituen azken obrak dira La locura del cielo (El gallo de oro, 2015) eta Historia de la hierba (El gallo de oro, 2018).
Amalia Iglesias Serna (Menaza, Palentzia, 1962). Filologoa, saiakeragilea eta kultura-kazetaria. Hamar urtez, Diario 16 egunkariko Culturas gehigarriaren koordinatzailea izan zen. Orobat koordinatu zuen Revista de Libros, Caja Madrid Fundazioarena, baita ere La alegría de los naufragios poesia-aldizkaria eta Contemporáneos poesia-orrialdea, ABC egunkariko kultura-gehigarrikoa. Kogidoilaria izan zen, Julia Pierarekin batera, Antonio Gamoneda: Escritura y alquimia (2009) dokumentalean. Hiru hamarkada luze eman ditu kolaboratzaile komunikabideetan, literatura azterketaren eremuan. Gainera, aditua da Maria Zambranoren obran. Bere lehen liburuarekin -Un lugar para el fuego-, Adonáis saria irabazi zuen, 1984an. Memorial de Amauta (Alonso de Ercilla saria, Eusko Jaurlaritzarena, 1987), Dados y dudas (Jaime Gil de Biedma sariaren accesita, 1995), Lázaro se sacude las ortigas (Francisco de Quevedo saria, Abada, 2005), eta Antes de nada, después de todo (2003). Haren azken liburuak: La sed del río eta Tótem espantapájaros, biak 2016an argitaratuak. “Revista de Occidente” aldizkarian bertako poesia sailaren arduraduna da, eta Sombras di-versas. Diecisiete poetas españolas actuales (1970-1991) antologiaren egilea.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2022(e)ko Azaroak 9
- Ordutegia19:30
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaGaztelania
- Web Koldo Mitxelena Kulturunea


