"El Dios del Pop"
2022KO ANTZERKI ALTERNATIBOEN SAREAREN ZIRKUITUA
Azaroak 5-6, 19:00etan. ANTZERKIA
DIEGO ANIDO | Galizia
“Poparen jainkoa”
Poparen jainkoa inpresio bat da. Pertsona ezagutzen dugun unean sentitzen dugunaren modukoa. Zer dakigu hari buruz? Zer dakigu hari buruz berak ez dakiena? Berak beste inpresio bat du bere buruaz. Iraganetik hautatutako pasarteekin osatutako kontakizuna. Kontakizuna sortu behar du. Eta ez du zalantzarik egiten iragana aldatzeko orduan, bere buruaz gustatzen ez zaionaren lotsa orainaldian gainditzeko. Ez da ohartzen benetan diamantea dela. Tristuraren urmaeletan itotako diamantea. Dirdiraka eta negarrez. Bere nagiak ateratzea ekiditen diola pentsatzen. Baina ez da nagia, kontakizuna da.
Diego Anidok bere Potlachera gonbidatzen gaitu. Asmatutako autobiografia erakusten digu. Batzuetan berarena dirudien baina bereak bezain beste lotsatzen ez duen bizitza oparitzen digu. Bere memoria erretzeko beldurrik gabe. Guk bera adora dezagun, horretarako soilik. Poparen jainko bat bezala.
- Zuzendaritza, testua eta interpretazioa: Diego Anido
- Argiaren diseinua: Montse Pinheiro, Perdro Fresneda, Raquel Hernández
- Soinuaren diseinua: Xavier Bértolo
- Espazio eszenikoa: Carmen Triñanes
- Jantziak: Uxía P. Vaello eta Carmen Triñanes
- Mugimenduaren aholkularia: Guillermo Weickert
- Interpretazioaren aholkularia: Víctor Duplá
- Dramaturgiako laguntzaileak: Pablo Rosal eta Jose Díaz
- Zuzendaritzako laguntzaileak: Borja Fernández , Pablo Rosal eta José Díaz
- Produkzioa eta banaketa: Jose Díaz
- Buruko orekarako aholkularia: Raquel Regueira
Egoitza hauetan sortua: Ensalle Antzokia, Paraiso Egoitza, Escenas do Cambio jaialdia, Santiago de Compostelako Antzoki Nagusia.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko azaroaren 5(e)tik 2022(e)ko azaroaren 6(e)ra
- OrdutegiaAzaroak 5 eta 6: 19:00
- Lekua La Fundición
Francesc Macià, 1-3
Bilbao - Zenbatekoa7 / 14 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web La Fundición


