MICROSTABLE 2022: "EL CIEGO DEL LAZARILLO", "EL FANTASMA DEL CONDESTABLE" eta "BE"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urriak 30
  • MICROSTABLE 2022: "EL CIEGO DEL LAZARILLO", "EL FANTASMA DEL CONDESTABLE" eta "BE"

“MICROSTABLE 2022”  Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen V. Jaialdiaren barruan.

 

EL CIEGO DEL LAZARILLO

Antzerkia

Kutxa bat, oihal bat, irudimen handia eta, nola ez, ogi pusketa bat. Itsumutilak paperaren mugak zeharkatu ditu gure kulturako eta nobela “pikareskoaren” mito bihurtzeko. Funtsezko pertsonaia horietako bat da. Hemendik gutxira egonen ahal dira gure ikusle gazteak tentatuak testu anonimo hau irakurtzeko. Bestela, gutxienez, haren ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte.

Malaspulgas

 

EL FANTASMA DEL CONDESTABLE

Magia

Hodei ziur dago toki guztietan mamuak bizi direla eta ez direla guk pentsatzen dugun bezalakoak: hau da, mamu zatarrak, baldarrak…

Batere ohikoa ez den saio espiritista batean barneratuko gara eta, zoria lagun badugu, Kondestablean bizi den mamua ikusiko dugu.

Kabina espiritista bat, medium bat (edo halaxe uste du berak) eta hainbat objektu, gure begien aurrean zerbait arraro gertatzen dela frogatzeko.

Mago Hodei

 

BE

Zirkua

Ikusizko eta emoziozko proposamena da, bi objektu eta bi zirku-teknika uztartu dituena. Objektuak: Swing Bike eta eskailera. Teknikak: oreka eta akrobazia.

Bizitzan, badira igotzeko uneak eta jaisteko uneak. Gure inguruan, berriz, pertsonak eta gauzak isurtzen dira, biratzeari, sentitzeari eta egiteari utzi gabe. Indar hori funtsezkoa da, eta bizitza esaten diogun abentura honetan ibiltzen laguntzen digu.

Circo Dabitxi

 


Laburrean

Non