Solasaldia: "Monstruos en el cine y en el cómic"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Urriak 27
  • Solasaldia: "Monstruos en el cine y en el cómic"

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Luis Gasca, komikia eta zinema" erakusketaren inguruan:

Monstruos en el cine y en el cómic

Zinemak eta komikiak etekin handia atera diote munstrozkoa den guztiari. Horren jakitun dira Stéphane Levallois komikigile galiarra, Hollywoodeko estudio handiek (zeinek XXI. mendeko zinemako munstro ezagunenak sortzeko haren zerbitzuak eskatzen dituzten) «Mister Monster» deitutakoa, eta María Herreros, ilustraziotik zinemaren mundura eta desberdina eta munstrozkoa denaren estetikara gehien hurbildu den espainiar komikigile ezagunenetako bat.

Partaideak: Stéphane Levallois, María Herreros. Moderatzailea: Asier Mensuro.

Stéphane Levallois (Paris, 1970)
Arte Grafikoen Goi Mailako Penninghen Eskolan lizentziatu zen. Ilustratzailea eta historialaria, lan guztiz nabarmenak egin ditu, hala nola Leonard2vinci (2019) eta La résistance du sanglier (2008), Futuropolis argitaletxean. Frantziako publizitate agentzia onenentzat eta zinemarentzat concept artist gisa aritu da, eta oso film ezagunetarako diseinatu ditu munstroak: esaterako, Alien, Harry Potter, eta Marvel konpainiako pertsonaien filmak. Besteak beste, Mylène Farmer eta Kanye West abeslarien bideoklipetarako concept art-a egin du. Artoyz markarako diseinatzaile-jostailuak diseinatzen du.  Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Leonardo Da Vinci eta Goya. Honako hau gomendatzen du:Hellboy, Mike Mignola.

María Herreros (Valentzia, 1983)
Valentziako San Carlos Arte Ederren Errege Akademian lizentziatua. Pintorea, komikigilea eta ilustratzailea. Besteak beste, Madrilgo Thyssen Museorako Georgia O'Keeffe komikia egin du. 2019an munduko ehun ilustratzaile garrantzitsuenen artean aukeratu zuen Taschen zerrendak. Haren lana Hong Kong, Los Angeles, New York eta Seuleko galeria eta museoetan erakutsi dute.  Jende xelebreari eskaini zion bere Fenómeno liburua, eta zinemaren mundura hurbildu da Viva la Dolce Vita, Marilyn tenía 11 dedos en los pies eta gisako liburuen bitartez.Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Georgia O'Keeffe. Honako hau gomendatzen du: Espada, Anabel Colazo

Asier Mensuro (Irun, 1971)
Artearen Historia ikertzen du UCMn. ACDCómics-eko kidea eta erakusketen komisarioa da; berriena, Álvaro Ponsekin lankidetzan, Luis Gasca. Komikia eta zinema / Luis Gasca. Cómic y cine erakusketa izan da. Komikiarekin eta zinemarekin zerikusia duen guztiari buruz idazten du, ABCn eta Descubrir el Arte edo MUY Historia aldizkarietan, esaterako. Emilio Ruiz, el último truco dokumentalaren gidoilaria da. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Lucio Iturbia. Honako hau gomendatzen du: Lo que más me gusta son los monstruos, Emil Ferris.


Laburrean

Non