Karikatura lantegia Asisko Urmenetarekin
Karikaturak ez du deus asmatzen, jadanik badagoen hori distortsionatu egiten du. Epaitu gabe, betiere.
Zeinek dio zure sudurra luzea [edo xapala, edo zuta, edo kakoa, edo...] itsusia, ala polita den? Den bezalakoa da, eta guk ezaugarri fisiko hori [ez deitu akatsa, gero!] nabarmendu egiten dugu. Giro goxoan.
Asisko Urmeneta historietistak gidatutako “Karikatura: bestearen soa gureganatzeko abentura!” lantegian, ikuspegi kritikoa garatu, umorearen bidez elkar komunikatu eta norbere buruaren [gorputzaren!] onarpena landuko da: urkoari karikatura egin bai, baina hark guri egindakoa ere onartu behar! Zauririk gabe, eta irrien artean.
- Hizkuntza: euskara.
- Adina: 10 urtetik aurrera.
- Lekua: Salburuko familia liburutegia.
- Izen-ematea: Abonatuak 1,5 € / Ez abonatuak 2,5 €. Eman ezazu izena urriaren 13tik aurrera online edo edozein gizarte-etxe eta kirol instalaziotan (pilotalekuetan izan ezik).
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2022(e)ko Urriak 27
- Ordutegia18:00
- Lekua Salburua Gizarte Etxeko Liburutegia
Bratislava Etorbidea, 2
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa2,5€
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Salburua Gizarte Etxeko Liburutegia


