"Muga deitzen da pausoa"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Urriak 26
  • "Muga deitzen da pausoa"

Elbira Zipitriari Omenaldia

Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dira Elbira Zipitriaren omenez.

Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen. 2022an bi mugarri garrantzitsu azpimarra daitezke. Batetik, duela 80 urte, 1942an ekin ziola  isilka eta ezkutuka, talde txikietan euskaraz irakasteari, bestetik, Elbira Zipitria zendu zela 40 urte bete direla.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2022(e)ko Urriak 26
  • Ordutegia18:30
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaLibre, eserleku guztiak bete arte
  • HizkuntzaEuskara
  • Web San Telmo Museoa

Non