KOMIKIARI BURUZKO EZINBESTEKO ELKARRIZKETAK: "RANMA ½"

Bilbao 2022(e)ko Urriak 26
  • KOMIKIARI BURUZKO EZINBESTEKO ELKARRIZKETAK: "RANMA ½"

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketen denboraldi berria Rumiko Takahashi mangaka japoniarrarekin eta bere "Ranma ½" lanarekin hasiko da.

Rumiko Takahashik (Niigata, Japonia, 1957) kimika ikasi zuen unibertsitatean, eta, aldi berean, mangak marrazten zituen. Artista emankorra da eta askotariko lanak egin ditu; bada, Rumiko Takahashi manga-artista txundigarrienetako bat izan da eta ikusleek eta kritikariek aintzatetsi dute, lan hauengatik, beste askoren artean: Urusei Yatsura, Maison Ikkoku, Ranma ½, InuYasha eta Rin-ne. Takahashiri "mangaren printzesa" esaten diote bere jarraitzaileek, eta Angulemako Sari Nagusia jaso zuen 2019an bere ibilbide oparoarengatik. Gaur egun, 2019an hasi zuen MAO sail berri batean lanean jarraitzen du.

Ranma ½

Genma eta Ranma Saotome aita-semeek kenpo izeneko arte martziala praktikatzen dute. Txinan entrenatzen ari zirela izandako gertakari baten ondorioz, "trebetasun" berezi bat dute: ur hotza ukitzen dutenean Genma panda bihurtzen da, eta Ranma semea, berriz, neska. Hori bai, ur beroa ukitzen dutenean, biak beren egoerara itzultzen dira. Premisa berezi horrekin, umorez eta egoera zentzugabez beteriko mundu batera garamatza egileak, non protagonisten abentura zoroak partekatu ditzakegun arte martzialez, burugabekeriaz eta ezinezko erromantzez beteriko istorio batean.


Laburrean

Non