Principaleko Ganbera Zikloa: Udal Musika Bandaren Kontzertua
Udal Musika Bandaren kontzertua Principaleko Ganbera Zikloaren barruan, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan. Asier Puga zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean joko du Bandak.
Egitaraua
Haizeentzako sinfonia (1920), I. Stravinsky
Haizerako serenata (1878), A. Dvorak - III. Andante con moto eta IV. Finale. Allegro con moto
“The Threepenny Opera” suitea , K. Weill
Zuzendaria
Asier Puga, Zaragozako Auditoriumeko Ganbera Orkestrako zuzendari titular eta artistikoa – Enigma Taldea eta Ganbera Orkestrakoa – Gregorio Solabarrieta, baita Ciklus Ensembleko musika-zuzendaria ere, orkestra-zuzendari gisa trebatu zen Peter Stark, Robin O 'Neill eta Howard Williams maisuekin Londresko Royal College of Music-en. Aurretik Arturo Tamayo, Manel Valdivieso eta Enrique García Asensiorekin ikasi zuen MUSIKENEn. Pierre Boulez, Diego Masson eta Martin Andrérekin bere ezagutzak indartzen ditu.
Arlo profesionalean, nabarmentzekoak dira bere agerraldiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Covent Garden Chamber Orchestrarekin, Explore Ensemblerekin, Burgosko Orkestra Sinfonikoarekin, Liceu XXI (Conservatori Liceu), RCM Philharmonic Orchestrarekin, RCM Symphony Orchestrarekin, RCM New Ensemblerekin, Bizkaiko Orkestra Sinfonikoarekin (BIOS), Gasteizko Udal Bandarekin, Bilboko Udal Orkestrarekin, Bilboko Udal Bandarekin edo Lanzarote Orkestas Klasikoarekin halako eszenatokietan: Zaragozako Auditorioan, Kings Placen (Londres), Reina Sofía Museoko 400 Auditorioan, Kursaal Auditorioan, Valentziako Palau de la Musican, Kanaleko Antzokietan (Madril), Donostiako Musika Hamabostaldian, Euskalduna Jauregian, Juan March Fundazioan, Britten Theatren, Carmelo Bernaola Jaialdian, SMASH Nazioarteko Jaialdian, Amaryllis Fleming Concert Hallen, Guggenheim Museoan, besteak beste.
Opera zuzendari gisa F. J. Haydnen Armida eta Michael Olivaren Singularityren mundu mailako estreinaldia zuzentzen ditu. Ahots munduarekiko erakarpen gero eta handiagoari esker, abeslari ugarirekin lan egin du, hala nola Helena Orcoyen, Julien Van Mellaerts, Maria Ostroukhova, besteak beste; nabarmentzekoa da Simon Butteriss baritono eta eszena-zuzendari ingelesarekin izandako lankidetza, Gustav Mahlerren Lieder fahrenden Gesellen eta Londresko Brittl-Schoten taldearen azken ekoizpen erdi-antzeztuan.
Musika garaikidearekiko interes handia duenez, Asierrek 60 estreinaldi oso inguru zuzendu ditu Espainian zein Ingalaterran, eta Nuria Giménez-Comas, Iñaki Estrada, Nuria Núñez, José Luis Campana, Lisa Illean, Benjamin Oliver edo Cheryl Frances-Hoad konpositoreekin lan egin du.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Urriak 23
- Ordutegia13:30
- Lekua Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Konstituzio Plaza, 9
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa6 €
- Sarrerak Erosi
- Web Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa


