Liburu Truke Azoka Iradier Arenan 2022
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Liburu Truke Azoka berreskuratuko du Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak. Hori dela eta, 12. edizio honetan Iradier Arena literaturaz beteko da, baita jarduera gehiagoz ere: haurrentzako lantegiak, musika zuzenean, ipuin kontalariak... eta trukeak barra-barra, noski! Udalaren Liburutegi Sareak milaka liburu jarriko ditu eskura.
Hurbildu zaitez urriaren 22 eta 23an! Bilatzen duzun liburua zure zain dago… Zuk baten bat izango duzu besteentzat. Zatoz eta aurkitu!
Lekua: Iradier Arena.
Ordutegia:
- Larunbata, urriak 22: 11:00-14:00 / 17:30-20:30.
- Igandea, urriak 23: 11:00-14:00.
Gainera, asteburu osoan zehar VII. Gazteentzako Nanoipuin Lehiaketako kontakizunak eta horien gainean egindako argazki, ilustrazio eta animazioen karatulak ikusteko aukera izango duzu.
Egitaraua
Larunbata, urriak 22
- 11:00-13:45. Trukeak.
- 11:15-13:15. Haurrentzako lantegia: Orri-markatzaileak (elebietan). Tailer honetan gure liburu, ipuin, komikien eta abarren orriak markatzeko orri-markatzaile ikusgarriaksortuko ditugu.
- 12:30-14:00. Musika zuzenean: Twin Room (Gasteiz). Soul, Swing, Pop eta Jazzak Paris edo New York bezalako hirietako antzinako piano-taberna giroetara eramango gaituzte.
- 17:30-20:15. Trukeak.
- 17:30-19:30. Haurrentzako lantegia: 'Istorio harri-garriak sortzeko tailerra' (elebietan). “Story Stones”-en teknika baliabide narratibo moduan erabiliko dugu istorio bat sortzeko asmoarekin. Parte hartzaileek ausaz elementuak hartuko dituzte eta hauetatik abiatuta, norberak istorio bat sortuko du, istorio pertsonal eta bakarra. Talde esperientzia oso aberasgarri eta kreatiboa biziko dugu.
- 18:30-19:30. Ipuin kontaketa musikala: “Ganbaran aurkitu dudan altxorra”, Iñaki Carreteroren eskutik.
Igandea, urriak 23
- 11:00-13:45. Trukeak.
- 11:00-12:30. Haurrentzako lantegia: Pop up 3D tailerra (elebietan). Ipuinen osagarri bezala, paper eta kartulinarekin zabaltzen diren 3D txartel dibertigarriak sortuko ditugu eta mugimendua sortuko dugu. Gure lagunak txundituta utziko ditugu!
- 12:30-14:00. Musika zuzenean: Twin Room (Gasteiz). Soul, Swing, Pop eta Jazzak Paris edo New York bezalako hirietako antzinako piano-taberna giroetara eramango gaituzte.
Trukearen arauak
- Pertsonako 5 liburu trukatu ahalko dira gehienez.
- Trukatu ahalko diren liburu motak: haurrentzako/gazteentzako eta helduentzako liburuak.
- Helduen literatura atalean hiru kategoria egongo dira hurrengo irizpideen arabera:
- 1. kategoria: 2010tik aurrerako edizioak.
- 2. kategoria: 2000 eta 2009 bitarteko edizioak.
- 3. kategoria: 1999ra bitarteko edizioak.
- Edizio-urteaz gain, liburuaren ezaugarriak ere kontuan hartu ahalko dira kategoria batean edo bestean sailkatzeko: letra mota, tamaina, poltsiko-liburua den edo ez...
- Liburu bakoitzari dagokion kategoria liburuzainek erabakiko dute beti. Ados ez egotekotan, liburua ez uzteko aukera izango duzu.
- Trukearen kalitate maila mantentzearren EZ dira onartuko ondoko hauek:
- Aldizkariak, entziklopediak, bideoak, DVD-ak eta CD-ak.
- Testu-liburuak, unibertsitatekoak, informatikakoak edo teknikoak.
- Azpimarratuta, apurtuta edo egoera eskasean dauden liburuak.
- Liburuki solteak.
- Gida liburuak, geografia liburuak eta ikerketa soziodemografikoak.
Nola funtzionatzen du trukeak?
- Ekartzen dituzun liburuen truke, liburuzainek txartel bana emango dizute, kategoria hauen arabera trukatu ahal izateko:
- Txartela: literatura 1: Literatura 1, 2, 3 edo gaiak kategorietako liburua.
- Txartela: literatura 2: Literatura 2 edo 3 kategorietako liburua.
- Txartela: literatura 3: Literatura 3 kategoriako liburua
- Txartela: gaiak: Gaiak kategoriako liburua.
- Txartela: haur eta gazte literatura: Haur eta gazteentzako kategoriako liburua.
Laburrean
- Mota Azoka
- Data 2022(e)ko urriaren 22(e)tik 2022(e)ko urriaren 23(e)ra
- OrdutegiaUrriak 22: 11:00-14:00 eta 17:30-20:30 / Urriak 23: 11:00-14:00
- Lekua Iradier Arena
Berpizkundearen plaza, 6
Vitoria-Gasteiz - Web Iradier Arena


