MAPAMUNDISTAS 2022: "Nijuman no Borei, 200000 fantômes (200.000 mamu)" + "Un retrato de N.B"
MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioaren barruan.
Saioak zinema egiteko modu bera duten bi film labur biltzen ditu: argazki-artxiboen bidez, hau da, berariaz grabaziorik egin gabe. Saio labur hau osatzeko, solasaldia eginen da Peio Aguirre arte-kritikari eta Retrato de N.B. filmaren zuzendariarekin.
- Iraupena: 1h 15´ inguru
- 16 urtetik gorakoentzat.
Nijuman no Borei, 200000 fantômes (200.000 mamu)
- Jean-Gabriel Périot
- 2007, 10 min.
- Musika: Current 93.
Artxiboko milaka irudiz osatua, filmak hitzik gabe irudikatzen du Hiroshima hiriaren historia 1915etik 2006ra, bonba atomikoak eztanda egin baino lehen eta ondoren. Jean-Gabriel Périotek Genbaku Kupula eraikina aukeratu du kontaketaren ardatz nagusi gisa. 1915ean eraikitako negozio-zentro zahar hori oroimen-monumentu bihurtu zen, 1945eko abuztuaren 6an hildako ehunka mila pertsonen omenez.
Un retrato de N.B
- Peio Aguirre
- 2020, 24 min.
“Doku-saiakera” hau Néstor Basterretxea (1924- 2014) euskal artistaren biografia eta erretratua da; filma ia osorik egin da artistak berak Hondarribiko (Gipuzkoa) Idurmendieta baserrian zuen argazki-bilduma abiapuntu hartuta. N.B.-ren bizi-ibilbideari jarraiki, filmak XX. mendeko arte espainiarraren funtsezko pasarte batzuk jorratzen ditu, eta hausnartu egiten du modernitatearen eta haren forma estetikoen inguruan.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2022(e)ko Urriak 20
- Ordutegia19:30
- Lekua Iturramako Civivox-a
Eskirotz, 24
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaAldez aurretik gonbidapena jaso behar da
- Web Iturramako Civivox-a


