YAYOI KUSAMA ("Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte")

Bilbao 2022(e)ko urriaren 19(e)tik 2023(e)ko otsailaren 5(e)ra
  • YAYOI KUSAMA ("Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte")
    "Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria"

2022an 25 urte betetzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak eta, urteurrena ospatzeko, areto guztiak hartzen dituen erakusketa handi bat antolatu du Bildumako lanekin. Erakustaldia triptiko handi baten moduan dago taxututa, elkarrekin hartu-emanean diharduten hiru gairen inguruan egituratuta. Museoaren barrualdea eta kanpoaldea historikoki definitu dituzten obrak bestelako argitan behatu ditzake horrela ikusleak. Eraikineko solairu bakoitzean Bildumaren atal bat dago aurkezgai: Sekzioak/Intersekzioak. Bizitza materiala, 105. aretoan [irailak 8]; Narratibagintza, bigarren solairuan [urriak 19]; eta Historiaren mugarriak, hirugarrenean [irailak 20]. Hiru gai horiek ardatz hartuta, sortu zenetik gaur egun arte Museoak eskuratu dituen funtsen ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, lehen aldiz, erakusketa-triptiko honek. Halaber, 25. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Yayoi Kusama artistaren instalazio berezi bat dago ikusgai 103. aretoan [urriak 19].

Komisarioak: Lekha Hileman Waitoller, Manuel Cirauqui, Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Lucía Agirre, Maite Borjabad

Yayoi Kusama

103. aretoak Yayoi Kusama artista eta idazle japoniarraren (Matsumoto, Nagano, 1929) Infinituaren ispilu-gela - Gizakientzako zorion-guraria unibertsoaz harainditik igorria (2020) lana aurkezten du, Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurrenaren kariaz antolatutako Sekzioak/Intersekzioa. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte erakusketaren barruan.

Kusama ahots berezi bat da, artearen historiak berreskuratu eta dagokion lekuan jarri duena. Sorkuntza garaikidearen artista aitzindari eta nabarmen honek gizarte-aldaketarako baliabide gisa erabiltzen du artea; horretarako, performancea, pintura, marrazkia, eskultura, literatura eta bere murgiltze-instalazio ezagunak (Infinituaren ispilu-gelak) baliatzen ditu.

Artista adin goiztiarrean hasi zen bere produkzioaren ezaugarri diren motiboak lantzen, pairatzen zituen haluzinazioen ondorioz. Laster, errepikapenez eta patroiz bete zuen bere obra, eta, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran New Yorkera iritsi ondoren, Infinitu-sareak deitu zituen pintura monokromatiko handiak osatzeko baliatu zituen ezaugarri haiek. Pixkanaka, baina, gero eta hedadura handiagoa eman zien lan horiei, haiekin hormak eta, aurrerago, gela osoak −zorutik sabaira− betetzeraino.

1960ko hamarkadan, lan handia egin zuen aktibismoaren alorrean, eta bere artea eta, bereziki, zinema eta performancea baliatu zituen garaiko gizarteari eskatzen zizkion aldaketak nabarmentzeko. Bere lanak aitortza “ofizialik” ez izateak krisi sakona eragin zion, eta, hala, 1970eko hamarkadan Japoniara itzuli eta eremu publikotik desagertu zen; baina lanean jarraitu zuen, artea terapia gisa landuz betiere. Haren lanaren berreskuratze publikoa 1980ko hamarraldian hasi zen; haren hainbat pieza jarri ziren erakusgai, baina sorkuntza berrietarako bide eta pizgarri gertatu zen.

Infinituaren ispilu-gela - Gizakientzako zorion-guraria unibertsoaz harainditik igorria lanak (laurogeita hamar urtetik gorako artista honen azkenetakoa) murgiltze-esperientzia batean sarrarazten gaitu berriro. Espazio honek Kusamaren haluzinazioak proiektatzen ditu, haren unibertso obsesiboaren partaide egiten gaitu eta “auto obliterazioaren” beharra transmititzen digu, gela infinitu honetako ispilu-hormetan azkenik gabe biderkatzen diren koloretako argien joko dardaragarri eta paregabean desagertzera gonbidatuz.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 19(e)tik 2023(e)ko otsailaren 5(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non