Antzerki Aroa 2022 (udazkena)
Urriaren 19tik azaroaren 23ra hiru antzezlan taularatuko dituzte euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira urriaren 19an, azaroaren 2an eta azaroaren 23an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.
PROGRAMA:
- Urriak 19, asteazkena, "Eresia", Oier Zuñigaren eskutik, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.
- Azaroak 2, asteazkena, "Trapu zikinak", Lore More Konpainiaren eskutik, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.
- Azaroak 23, asteazkena, "Behi jasa", Boga Boga Konpainiaren eskutik, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.
Antolatzailea: Iruñeko Udala.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzerki Eskola, Nafarroako Gobernua eta Eleanizatasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko urriaren 19(e)tik 2022(e)ko azaroaren 23(e)ra
- Lekua Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin, 5
Pamplona/Iruña - HizkuntzaEuskara
- Web Nafarroako Antzerki Eskola


