EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN: "La literatura en el espejo del cine"
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak BIHAR, ASTEARTEA, urriak 18, hartuko du “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren saio berri bat. Topaketa honetan Imanol Uribe zinema zuzendariak; Luis Marias gidoilari eta zinema zuzendariak, eta Fátima Frutos idazleak parte hartuko dute. “La literatura en el espejo del cine” izenburupean, hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Topaketa honetan, nobelagintzaren barruan zinemara hobeto egokitzen den azpigenero bat ote dagoen aztertuko da, baita idazten duenaren, gidoilarien eta zuzendarien arteko harremana nolakoa den ere, eleberrien egokitzapen zinematografikoaren esperientziaren arabera.
Imanol Uribe San Salvadorren jaio zen, eta gurasoak, gernikarrak, bertan ari ziren lanean. Madrilgo Kazetaritza Eskola Ofizialean hasi zituen ikasketak eta Madrilgo Zinematografia Eskolan zuzendari titulua lortu zuen. 1975ean Zeppo Films ekoiztetxea sortu zuen, 1979an Cobra Films ekoiztetxea eta, ondoren, Aiete Films S.A. Bere filmen gai nagusia Euskal Herriko egoera soziopolitikoa da, eta hori islatzen da “El proceso de Burgos”, “La fuga de Segovia”, “La muerte de Mikel” edo “Días contados” bezalako filmetan. Beste gai batzuk ere jorratu ditu: arrazakeria “Bwana”-n, sorginen mundua “La luna negra”-n edo historikoa “El rey pasmado”-n. Bere ibilbide luzean, sari ugari jaso ditu. Besteak beste, Urrezko Maskorra Donostian eta zortzi Goya sariak "Días Contados" filmari esker; eta beste zazpi Goya sari “El rey pasmado" filmari esker.
Luis Marías gidoilaria eta zinema-zuzendaria da. 1985ean informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Enrique Urbizurekin eta beste euskal zinemagile batzuekin ekoiztetxe bat sortu zuen, eta 1980ko hamarkadan hasi zen zineman lanean, idazle eta gidoilari gisa, “Tu novia está loca” (1988) edo “Todo por la pasta” (1991) filmetan, eta horrek Gidoi Onenaren Goya sarirako izendapena ekarri zion. Zinema-zuzendari gisa 2002an egin zuen debuta, “X” filmarekin, eta 2012an berriro zuzendu zuen “Luna llena” pelikularekin Nacho Fresnedarekin eta “Guernica bajo las bombas” minisailarekin.
Fátima Frutosek bere lurrarekiko eta garai guztietako artearekiko pasioa sentitzen duen idazle donostiarra da. Alemaniar Historiaz, Filosofiaz eta kulturaz maitemindurik, Germaniar, Euskal-Nafar, Errusiar, Kubatar eta Gaztelerazko Poetika eta Literaturara ikasi du. 2004an genero indarkeriaren biktima izan ziren emakumeak babesteari buruzko eskuliburu baten egileetako bat izan ondoren, poesiari ekin zion 2008an Gipuzkoako Ateneoko Poesia Erotikoaren eta Maitasunaren Nazioarteko Saria jaso zuen “De Carne y Hambre” lanarekin.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Urriak 18
- Ordutegia19:00
- Lekua Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao - HizkuntzaGaztelania
- Web Bidebarrieta Kulturgunea


