Zinemakumeak gara! 2022
Film labur eta luzeen proiekzioak, zine politikoaren ziklo bat, tailerrak, mahai-inguruak eta euren filma aurkeztera eta publikoarekin hartu-eman bat izatera gonbidatutako emakume zuzendariekin topaketa izango dira aurtengo egitarauan.
Jaialdia hiriko hainbat gunetan egingo da: Sala BBK-an, BilbaoArten, Golem Alhóndiga zinemetan eta Azkuna Zentroko Bastida aretoan.
Erakusketa urriaren 17tik 28ra bitartean egingo da Bilboko hainbat gunetan, eta astebete geroago Bizkaiko Basauri, Portugalete, Zalla eta Balmaseda herrietan zabalduko da.
9 film labur, film ertain bat eta 13 film luze proiektatuko dira, horietatik 9 aurten Málaga, Berlín, Locarno, Cannes, Sundance eta Donostiako zinemaldietatik igaro diren estreinaldiko filmak.
Aurten Helena Taberna eta Cecilia Bartolomé zinegilen filmografia errebindikatzen duten bi atzera begirako izango dira erakusketan.
Aurtengo Simone de Beauvoir saria Helena Taberna eta Cecilia Bartolomé zuzendari eta gidoilariei emango zaie, izan duten ibilbide zinematografiko bikaina eskertzeko.
Parte hartuko duten izen propioen zerrendan, besteak beste, honako hauek izango dira: Andrea Bagney (Ramona) Carolina Astudillo (Canción de una dama en la sombra), Zaida Carmona (La amiga de mi amiga), Ana Bravo komikoa, eta, amaitzeko, hainbat hizlari izango ditugu: Maitane Valdecantos, Ainhoa Bolaños, Julene Aranburu eta Zaida Carmona, (H)emen elkartearekin eta EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalarekin lankidetzan.
Disidentziatik sortu. Beste kontakizun filmikoa izeneko tailerra Ainhoa Rodríguez zuzendariak emango du (Destello Bravío).
Aurtengo edizioaren kartela Maider Goikoetxea euskal diseinatzaileak egin du
EGITARAUA
Inaugurazio ekitaldia urriaren 17an izango da, astelehenean, Sala BBK-an, Helena Taberna zuzendari, ekoizlea eta gidoilariari “Simone de Beauvoir” saria emango zaio. Sari banaketa amaitutakoan, Ana Bravo komiko eta bakarrizketagilea igoko da agertokira. Ekitaldia amaitzeko, Alli Haapasalo finlandiar zuzendariaren Girl picture film luzea proiektatuko dugu.
Urriaren 18tik 20ra, BilbaoArten, Helena Taberna zinema-zuzendari, gidoilari eta ekoizleari buruzko atzera begirako saioa egingo dugu. Atzera begirakoaren inaugurazioan izango da bera.
Astelehenean, hilak 24, asteko programazioa bi saiorekin hasiko dugu, Bastida aretoan (Azkuna Zentroa). Film laburrak femeninoan saioa proiektatuko dugu, TRAMA-ren (Emakumeek egindako zine, bideo eta multimediako erakustaldien koordinadora) eskutik.
Golem zinemetan jarraituko dugu, Erige Sehiri zuzendari tunisiarraren Entre las higueras film luzearen proiekzioarekin.
Asteartean, hilak 25, Bastida aretoan (Azkuna Zentroa), Cecilia Bartolomé zuzendariaren atzera begirakoa egingo dugu. Lehen bost film laburren proiekzioa eta Margarita y el lobo film ertaina, Espainiako lehen film feministetako bat.
Hurrengo saioan, Golem zinemetan, Andrea Bagney zuzendariaren Ramona filma proiektatuko dugu. Zuzendaria publikoarekin hitz egiteko egongo da aretoan.
Asteazkenean, hilak 26, Golem zinemen lehen saioan, Canción a una dama en sombra(zine politikoaren zikloa) dokumentala proiektatuko dugu, eta aretoan bertan izango dugu Carolina Astudillo zuzendaria, filma aurkezteko.
Bigarren saioan, Golem zinemetan jarraitu eta zuzenean Zinemalditik, 2022ko Urrezko Maskorra irabazi duen Laura Mora zuzendari kolonbiarraren Los reyes del mundo film luzea proiektatuko dugu.
Ostegunean, hilak 27, Golem zinemaldiko lehen saioan, Manuela Martelli zuzendari txiletarraren 1976 (zine politikoaren zikloa) proiektatuko dugu.
Hurrengo saioan ZaidaCarmona zuzendariak La amiga de mi amiga filma aurkeztuko du.
Ostegunean bertan, hilak 27, Bizkaiko Psikologiako Elkargo Ofizialean, hitzaldi bat izango da: Jabetza intelektuala eta egile-eskubideen babesa. Maitane Valdecantosek emango du hitzaldia, EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala eta (H)emen elkartearekin lankidetzan.
Ostiralean, hilak 28, amaituko dugu hogeita zazpigarren edizioa, bi saiorekin. Alde batetik, Bastida aretoan, Generoa eta generoakmahai-ingurua, Julene Aranburu, Ainhoa Bolaños, eta Zaida Carmonaren eskutik,EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala eta (H)emen elkartearekin lankidetzan. Bestetik, amaiera bikaina, bigarren saioan, Golem zinemetan, Maryan Touzani zuzendari marokoarraren The Blue Caftan film luzearekin. 27, 28 eta 29an, Ainhoa Rodríguez zuzendaria Disidentziatik sortu. Beste kontakizun filmikoa izeneko tailerra emango du.
Azkenik, jakinarazten dizuegu Bizkaiko Basauri, Portugalete, Zalla eta Balmasedara zabalduko duela zinemaldiak bere programazioa.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko urriaren 17(e)tik 2022(e)ko urriaren 28(e)ra
- LekuaBilbao
- HizkuntzaElebietan
- Info Gehiago


