"World Press Photo 2022" erakusketa (Gasteiz)

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urriaren 14(e)tik 2022(e)ko azaroaren 13(e)ra
  • "World Press Photo 2022" erakusketa (Gasteiz)
    Amber Bracken argazkilariaren "Kamloops Residential School”

Udazkenero, World Press Photo iristen da Gasteizera; alegia, prentsa-argazkilaritzaren arloko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuena.

Aurtengo edizioak, 24 egileren 120 argazki biltzen ditu; horien artean, World Press Photo lehiaketaren azken edizioaren Amber Bracken argazkilariak The New York Times agerkariarentzako ateratako argazkia. Irudi sinbolikoa da, Kanadan dagoen Kamloops barnetegian tratu txarren ondorioz hildako ehunka haurren oroimenez. Beste asko bezala, XIX. mendean sortu zen, adingabe indigenen asimilazio kulturala bideratzeko asmoz. Egungo ikerketei esker, 1.400 hobi baino gehiago aurkitu dira mota horretako zentroetan.

Horrez gain, Amazonian basoen galera distopia itzela dela ikusiko dugu, eta Australian baso-suteen aurka sua nola baliatzen duten ikasiko. Hamaika argazki-narrazio eta bat gehiago biltzen ditu erakusketak, 130 herrialdetako 4.000 profesional baino gehiagok bidalitako ia 65.000 irudien artean hautatuak.

Gainera, 2022 oso urte berezia da. 20 urte bete dira munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera iritsi zenetik. Hori ospatzeko, urteko erakusketari beste mostra bat gehituko zaio aurten, non World Press Photo 1955ean Herbeheretan sortu zenetik honako argazki irabazle guztiak bilduko diren. Irudi-ibilbide liluragarria benetan, aintzat hartzen baditugu joan den mendearen erdialdetik hona izandako gertaera historiko gailenak.

Jarduerak

Hiritar guztiei irekitako bisitak:
  • Euskaraz: asteazkenetan eta ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara.
  • Gaztelaniaz: ostegunetan eta larunbatetan, 18:00etatik 19:00etara.

Ez da izenik eman behar. Taldea eraikineko klaustroan osatuko da jendea iritsi ahala eta ordena errespetatuz, erakusketara gidarekin jaitsi arte. Gehienez 20 pertsona.

Eskolentzako eta Bizan zentroentzako bisitak:

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 11:00etara, euskaraz ala gaztelaniaz (aukeran). Izena eman behar da, telefonoz: 945 16 18 30. Deitzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Gehienez 25 lagun.

EnfocAH: fotokazetaritza gerra-garaian

Urriaren 20an Montehermoso Kulturuneko Ortuño Aretoan egingo den topaketan, Ricardo García Vilanova, Pablo Tosco, Patricia Simón eta Igor G. Barberok gerra eta gatazken estaldura nola aldatu den azalduko dute.

Informazioa eta izen-ematea: EnfocAH: el fotoperiodismo en tiempos de guerra

Consurso de fotografía amateur

Aurtengoan, gainera, World Press Photo lehiaketa Gasteizera lehenengoz etorri zeneko 20. urteurrena ospatzeko argazkilari amateurren lehiaketa antolatu da. Bertan, Gasteizko ostalaritza-lokaletan eta saltokietan erakusketa duten argazkilariek har dezakete parte. Erakusketek 2022ko azaroaren 8tik 2023ko urtarrilaren 13ra arte, gutxienez, behar dute izan ikusgai.

Saritan 5.000 eurotik gora banatuko ditu lehiaketak, tartean 1.500 euroko lehen saria, eta parte-hartzeko izena eman beharra dago. Horretarako, urriaren 18ra arte irekita dagoen formularioa bete behar da.

Izen-ematea eta oinarriak: Argazkilari amateurren lehiaketa


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 14(e)tik 2022(e)ko azaroaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non