Durangoko San Fausto Jaiak 2022 egitaraua

Durango 2022(e)ko urriaren 12(e)tik 2022(e)ko urriaren 23(e)ra
  • Durangoko San Fausto Jaiak 2022 egitaraua

Durangoko Udalak eta Jai Batzordeak urriaren 12an modu ofizialean hasiko diren San Faustoetarako programazioa aurkeztu dute. Bi urteko geldialdiaren ostean, hainbat berritasun ekarriko dituzte San Faustoek, guztira 170 ekitaldi eta jarduera antolatuko baitira bi asteetan zehar.

Besteak beste, 35 musika ikuskizun inguruz eta kaleko jarduera ugariz osatu da aurtengo programazioa.  

Aurreko astean iragarri den bezala, aurtengo txupinazoa Amparo Ereñaga eta Marisa Barrena durangarrek botako dute. Txupinazoa urriaren 12an izango da, arratsaldeko zazpietan udaletxeko plazan, eta momentu horretatik aurrera hasiko dira ofizialki San Faustoak. Aurtengo berritasun bat txupinazoaren aurretik izango da, izan ere, lehen aldiz, Patxikotxu eta Pantxikek batera biziko dute udaletxeko txupinazoa. Horretarako, kuadrillen kalejira batek Patxikotxu San Faustotik udaletxera eramango du, eta bidean Txosnaguneko ikurra den Pantxike-rekin batuko da, biekin batera udaletxera heldu arte.

Kultura, nagusi

Besteak beste, azken urteetan ‘La Revolución Sexual’ abestiarekin arrakasta handia izan duen La Casa Azul indie pop taldea egongo da Ezkurdiko taula gainean urriaren 21ean. Haiez gain, Zea Mays, Kai Nakai, Dientes de Luna, Egan edota Ainke eta Alerta talde durangarrak izango dira herriko txoko ezberdinetan kokatuko diren eszenatokietan. Horiez gain, txosnagunetik antolatu diren Merina Gris, Vulk, Jota Martina eta beste hainbat kontzertu gehituko zaizkie.

Eskaintza eszenikoa ere oso zabala eta kalitate handikoa izango da. Dantzan, Oreka TX eta Harrobi Dantzak Santa Ana elizako horman egingo duten ‘Dendu’ dantza bertikaleko ikuskizuna nabarmentzen da. Horrez gain, hamar dantzari bikain izango dira Durangon Oinkari Dantza eta Hika Antzerki Taldearen ‘Gazte’ espektakulua erakusten. Gainera, Circle of Trust eta Logelaren Break Dance ikuskizuna izango dugu San Agustin Kultur Gunean. Azken hauek gazteentzako zuzenduta egongo dira.

Ohikoa den bezala, kaleetan ere zirku eskaintza zabala egongo da familientzat: Xabi Larrea Zirko, Orain Bi zirko taldea (2022an Leioako Antzerki Azokan ikuskizun onenaren irabazleak), Zirika Zirkus eta Ramiro Vergas, besteak beste.

Gazte eta helduentzat, berriz, La Banda Circo izango dugu, eta etxeko txikienentzat, alde batetik, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta, bestalde, ‘Iratxoen Kantu Sekretua 3D’ musikala

Antzerki arloan, Andra Marin egingo diren Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalderen bakarrizketekin eta Golden Apple Quarteten “Gran Selección” ikuskizunak nabarmentzen dira. Eta San Agustin Kultur Gunean Madrileko Yllana Teatro taldeak ‘Greenpiss’ ikuskizuna eskainiko du.

Durangoko San Fausto Jaiak 2022: kontzertuen egitaraua

  • Urriak 11 | KONORTE, PARKATU, PENNY FLECK eta LARU – Txosnagunea 22:00etan
  • Urriak 12 | DIENTES DE LUNA – Andra Maria – 20:30
  • Urriak 12 | EGAN – Ezkurdi – 21:00
  • Urriak 12 | DJ maratoi herrikoia – Txosnagunea - 22:00
  • Urriak 13 | ERDIZKA LAUETAN erromeria – Ezkurdi – 18:00
  • Urriak 13 | KAI NAKAI – Andra Maria – 21:30
  • Urriak 14 | MOTXAILA BAND elektrotxaranga – Kalez kale – 18:30
  • Urriak 14 | DJ musika animazioa – San Fausto – 19:00
  • Urriak 14 | ALERTA + AINKE – Andra Maria – 21:00
  • Urriak 14 | AÑUBE. VULK eta LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS – Txosnagunea – 22:00
  • Urriak 14 | GANSOS ROSAS (Guns & Roses tributoa) – Ezkurdi – 22:30
  • Urriak 15 | BEGI ARGIAK abesbatza – alde zaharra – 13:30
  • Urriak 15 | STRAGOS DJ – Landako Gunea – 16:30
  • Urriak 15 | GOLDEN APPLE QUARTET – Andra Maria – 20:00
  • Urriak 15 | Orquesta AZABACHE – Madalena – 22:00
  • Urriak 15 | DJak: HIJA DEL NOPAL + TXILLARDEGI – Txosnagunea – 22:00
  • Urriak 15 | ZEA MAYS – Ezkurdi – 23:00
  • Urriak 16 | LUHARTZ erromeria – Ezkurdin – 12:30
  • Urriak 16 | LOS CINCO BILBAINOS – Andra Maria – 13:15
  • Urriak 16 | M’LOMP – Ezkurditik hasita – 17:30
  • Urriak 16 | ZIRKINIK BEZ – Otamotzena parkea – 18:00
  • Urriak 16 | INÉDITAS – Bartolome Ertzilla Musika Eskola – 19:00
  • Urriak 16 | LUHARTZ erromeria – Ezkurdi – 19:30
  • Urriak 16 | DANTZALDIA – San Fausto – 22:00
  • Urriak 21 | DURANGOKO ABESBATZAK – Santa Ana – 20:00
  • Urriak 21 | BART SAX – Andra Maria – 21:00
  • Urriak 21 | MERINA GRIS, J MARTINA eta PEIO ETA ITSUA – Txosnagunea – 22:00
  • Urriak 21 | LA CASA AZUL – Ezkurdi – 23:00
  • Urriak 22 | DJ REIMY – Txosnagunetik hasita – 18:30
  • Urriak 22 | SUGARRI fanfarrea – Madalenatik hasita – 18:30
  • Urriak 22 | AICE DJ – Andra Maria – 20:00-22:00 eta 23:00
  • Urriak 22 | ORQUESTA DIAMANTE – Ezkurdi – 22:00
  • Urriak 23 | TABIRA MUSIKA BANDA – J.M. Barandiaran egoitza – 11:45
  • Urriak 23 | TABIRA MUSIKA BANDA – Andra Maria – 13:15
  • Urriak 23 | MARIACHI INTERNACIONAL DE MÉXICO – Andra Maria – 18:00
durango.eus

Laburrean

Non