ZAZ
Gasteiz Green Capital izendatu zuteneko hamargarren urteurrena ospatzeko ekintzen barruan, ZAZ abeslariak bere “Organique Tour” Foruen plazara hurbilduko du. Kantautore frantziarrak, doako kontzertu honetan, abesti frantsesa eta gypsy jazza uztartzen dituen bere estilo arrakastatsua aurkeztuko du, Europako bira betean.
Nazioartean ezaguna egin zen bere "Je veux" (2010) singleari esker, eta munduan zehar 3 milioi eta erdi kopia baino gehiago saltzea lortu du. Bere eragin musikalen artean Antonio Vivaldi, Ella Fitzgerald, Bobby McFerrin, Richard Bona eta erritmo afro eta latinoamerikar ugari daude.
ZAZek Omago taldea izango du aurrez aurre. Uribe Kostakoak eta Bilbokoak dira, musika aldetik hainbat taldetatik etorriak, nahiz eta The Great Barrier bezalako aurreko proiektuekin bat egin duten. Pop-rocka eta folka uztartzen ditu bere proiektu berriak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Urriak 7
- Ordutegia20:30-23:00
- LekuaForuen Plaza (Gasteiz)
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaFrantsesa


