"La infamia"

Bilbao 2022(e)ko urriaren 7(e)tik 2022(e)ko urriaren 8(e)ra
  • "La infamia"

Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarra bizitza osoan aritu da Giza Eskubideen urraketen kontrako borrokan. Andre ausarta eta konprometitua da, emakumeen eskubideen alde eta Mexikon zabalduta dagoen feminizidioaren aurka egin du borroka, eta egiten du gaur egun ere. Bizitza arriskuan jartzen du kazetaritza-ikerlan bakoitzean. Urteotan mafiosoak, politikariak eta enpresaburu milioidunak salatu ditu, emakume eta ume mexikarrei eraso egin eta haiek salerosi, bortxatu edo hiltzen dituztelako.

La infamia antzezlana Lydiaren Memorias de una infamila liburu autobiografikoan dago oinarrituta. Kazetariak pairatutako bahiketa eta ustelkeriaren eta indarkeriaren konplize den gobernuaren modus operandia kontatzen ditu liburuak. Lan horrekin Erresuma Batuko Harold Pinter Prize for International Writer Of Courage saria eskuratu zuen Cachok.

Lydia Cachok berak parte hartu du antzezlanaren sorkuntza-prozesuan. Agertokian antzerki- eta zinema-narratiba tartekatzen dira. Kamera batek protagonista jarraituko du une oro, eta ikusleek aktorearen lehen planoa ikusiko dute. Hala, ekintzak proposatzen duen eremu psikologiko eta emozionalean murgilduko dira. Pantailari esker Lydia ezagutuko dugu, dokumental-erako narratiba bisualaren bidez, eta, aldi berean, harekin batera biziko dugu bahiketa, zinematografikoagoa den planoari esker.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTeatro Español eta Producciones Come y Calla
  • Data 2022(e)ko urriaren 7(e)tik 2022(e)ko urriaren 8(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa17€ / 30€
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non