Solasaldia: "Cómic en movimiento, cine sobre papel"
Cómic en movimiento, cine sobre papel
Fermín Solísek, proiekzio handiko komikigilea bera, animazio zinemarekin uztartzen ditu binetak. Buñuel en el laberinto de la tortuga film saridunak haren eleberri grafiko bat du abiapuntu. Ez da ikus-entzunezkoen munduan egin duen kolaborazio bakarra, oso eroso mugitzen baita arlo horretan. Paul Urkijo Alijok Irati estreinatuko du egunotan, formatu luzean egin duen bigarren filma; bere obra osoak bezala, komikiaren eragina du. Bi sortzaileek beren ibilbideaz hitz egingo dute, eta laneko eskarmentuari, lanerako prozesuari eta mugimenduan nahiz paperean irudiak sortzeko garaian dituzten eragin artistikoei buruzko iritziak partekatuko dituzte.
Partaideak: Fermín Solís, Paul Urkijo . Moderatzailea: Borja Crespo.
Fermín Solís (Cáceres, 1972)
Marrazkilaria eta gidoilaria, bere lehen orrialdeak fanzine batzuetan atera ziren argitara, Subterfuge-n eta Cabezabajo-n, kasurako. Ondoren, formatu luzeko obrak egin zituen, eta horien artean bere alter egoak, Martín Mostazak, protagonizatutako saila nabarmendu zen: Los días más largos –egile berri onenaren sariaren irabazlea Bartzelonako Komiki Aretoan, 2004an–, El año que vimos nevar etaMi organismo en obras. Solís nazioartean proiekzio handiena duten egileen artean kokatu zen Buñuel en el laberinto de las tortugas eleberri grafikoa argitaratu zuenean, lan hori Komiki Sari Nazionaleko finalista izan baitzen 2008an, eta 2019an koloretan berrargitaratu zen. Haurren esparruan,Astro-ratón y bombillita eta La tribu chatarra komiki bildumen egilea da, baita Harry eta Cerdon saileko eleberriena ere. Bere liburuak itzuli eta Estatu Batuetan, Kanadan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian ere argitaratu dira. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Jacques Tati. Honako hau gomendatzen du: Riad Sattoufen El árabe del futuro (Salamandra Graphic).
Paul Urkijo (Vitoria-Gasteiz, 1984)
Arte Ederretako lizentziaduna, fikziozko film laburren eta 3D animazioko zuzendaritzan hasi zen lanean. Ikus-entzunezkoen errealizazioan, infografian eta ilustrazioan espezializatu da. Zinema-jaialdietan txalotutako film labur bat baino gehiago zuzendu du: besteak beste, El pez plomo, Jugando con la muerte, El bosque negro eta Dar Dar sari askoduna. Oso txikitatik zinearen, ilustrazioaren, literaturaren eta komikiaren zale amorratua da, eta bereziki gustatzen zaio genero fantastikoa. Mitologiaren eta ipuin tradizionalen zale handia da. 2016an bere lehen film luzea idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen, Errementari. Ondoren Irati egin du, urrian nazioartean estreinatuko dena, Sitges-eko zinema-jaialdian, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea inauguratuko duena.Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Ray Harryhausen. Honako hau gomendatzen du: David B.ren El jardín armado (Sins Entido).
Borja Crespo (Bilbo, 1971)
Zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, ilustratzaile eta komikigilea, eta kultura kudeatzailea da. Astero, El Correo-ko orrietan eta Grupo Vocento-ko beste goiburu batzuetan kolaboratzen du, kulturan, zineman eta komikian espezializatutako kazetari gisa, 1994az geroztik. Hainbat argitalpenetarako idatzi ditu zutabeak eta erreportajeak. Telesailak, bideoklipak, publizitate iragarkiak, film laburrak eta telebista programak zuzendu ditu. 2014an Neuroworld filma zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen, M. A. Martinen imajinarioan oinarrituta. Lan horrek hainbat jaialditan parte hartu zuen, Sitges barne. 2019an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak eta Caminantes(Mediapro, Orange) telesailaren zortzigarren kapitulua idatzi eta zuzendu zituen. 2020an, Encrucijada telesaila zuzendu zuen The Mediapro Studio-rentzat. Era berean, garrantzi eta ospe handiko zinema-jaialdi batzuetan aritu da antolaketa eta zuzendaritza lanetan, hala nola GRAFen, Comic Barcelona-n, Getxoko Komiki Azokan edo Tracking Bilbao-n. Kultura zentroekin ere kolaboratu du, adibidez, Bilboko AZ-Azkuna Zentroan edo Malagako Termika Zentroan. Komikiaren alorrean hainbat erreferentzia argitaratu ditu, baita teoria zinematografikoari buruzko liburuak eta kontakizun edo zutabeenak ere. Unibertsitateko ikastaroetan, ekitaldietan eta eskola espezializatuetan zinema eta komiki eskolak ematen ditu. Arsénico PC eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen kide sortzaileetako bat da, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. Gaur egun, La Hora Caníbal irratsaioa aurkezten du, beste dibulgazio lan batzuen artean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Urriak 5
- Ordutegia19:00-21:00
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaGaztelania
- Web Koldo Mitxelena Kulturunea


