Gasteizko Udal Musika Banda: "Bidaia operaren bidez"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Urriak 5
  • Gasteizko Udal Musika Banda: "Bidaia operaren bidez"

Gasteizko Udal Musika Bandak mugak ulertzen ez dituen genero bateko konposizioen laburpenak eskainiko ditu kontzertu honetan: operakoak, hain zuzen. Zehazki, 1842 eta 1920 bitartean Errusia eta Euskadi bezalako lekuetan estreinatutako lanen adibideak interpretatuko ditu.

Italiatik abiatuko gara Giuseppe Verdi handiaren musikarekin, eta Gasteizera iritsiko gara Jesus Guridi gure musika erreferentearen musikarekin. Bidean, Prokofiev eta Glinka errusiarren, Richard Wagner alemaniarraren, Chabrier eta Berlioz frantsesen edo Tomas Breton espainiarraren adibideak entzungo ditugu.

Luis Urduña zuzendari titularrak gidatuko du kontzertua, eta komentarioak egingo dizkio musikari, entzuleek kontzertuaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Egutaraua

  • La Forza del destino. Overture, Giuseppe Verdi 7'30”
  • Rusland And Ludmilla. Overture, Mijáil Glinka 4'30”
  • The Love for Three Oranges, Sergei Prokofiev 2'
  • Elsa's Procession to the Cathedral, Richard Wagner 5'30”
  • Danse slave “de la ópera Le roi malgré lui”, Emannuel Chabrier 5'30”
  • Marche Hongroise, Hector Berlioz 5'
  • Gran Jota de la Dolores, Tomás Bretón 7'
  • Ezpatadantza, Amaya operarena, Jesús Guridi 3'30”

Sarrera librea, lekuak agortu arte.

Kontzertuaren kartela Imagen archivo pdf


Laburrean

Non