Topaketak 2022: ETA, ORAIN ZER? DIRULAGUNTZA BAT JUSTIFIKATZEKO GAKOAK Enara Garcia-ren eskutik
Zure proiektuak dirulaguntza publiko bat jaso badu, udaren amaierarekin batera egindako lana ebaluatzeko eta laguntza guztiak justifikatzeko unea iristen da: zer sartu behar dut justifikazioan?, zer ebaluatzen da?, nola egiten da memoria ekonomiko bat?...
Zeregin horretan laguntzeko, prestakuntza-saio hau eskaintzen dizugu. Bertan, zure kultur proiektuak ebaluatzen eta jaso duen laguntza ekonomikoa behar bezala justifikatzen ikasteko gako eta baliabide garrantzitsuak partekatuko ditugu. Saioan zehar, Enara Garciak kasu praktikoak planteatuko ditu.
Espero zaituztegu urriaren 3an, astelehena, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean (1 aretoa).Saioa aurrez aurrekoa izango da eta 17:00etan hasiko da, edukiera mugatuarekin.
FORMATZAILEARI BURUZ
Enara Garcia kultura-kudeatzailea eta -bitartekaria da, eta esperientzia handia du kultura-proiektuen garapenean eta ebaluazioan. Gaur egun, K Bulegoaren parte da, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua.
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2022(e)ko Urriak 3
- Ordutegia17:00-19:00
- Lekua KulturAraba Bulegoa - Vitoria-Gasteiz ()
- Izena emateko informazioa


