Kalakan + Alexander Arkhincheev
"Kalakan Lezeetan" jaialdiaren barruan.
KALAKAN Sarako kobeetara itzuliko da artista gonbidatuekin irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an. Hau ez da euskal perkusionista hirukoteak Sarako kobetan eskaintzen duen lehenengo jaialdia. Hain zuzen ere, aurten seigarren aldiz joko dute bertan eta formatu bera mantenduko dute: KALAKAN ardatz izango duen hiru eguneko jaialdi bat, non beste artista eta lagun batzuek ere parte-hartuko duten; hori guztia, ingurune paregabe batean. Lehen edizioa 2015ean izan zen, eta aurtengoa berezia da, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren itzulera bat delako.
Edizio honetan, lehenengo egunean folk mirandarra izango da Trasga talde portugaldarraren eskutik. Bigarren egunean, larunbatean, Alexander Arkhincheev (Buriatia - Mongolia) musikaria igoko da agertokira, eta jaialdiari amaiera emateko, igandean, Naiade Abesbatza Irungo taldearen abesbatzen txanda izango da.
Folk musika, korala eta kantu difonikoa. Hiru ikuskizun desberdin izango dira, bains lotura komun bat izango dutenak. Guztiak ere toki oso berezi eta magiko batean eskeiniko dira: Sarko kobetan.
Alexander Arkhincheev Irtkutsken bizi den multi-instrumentista, abeslaria eta erakaslea. Siberiako landa eremuan hazi zen eta Ulan-Ude-n ikasi zuen musika nun Buriatiar Kantu eta Dantza Antzoki Nazional ospetsuak deskubritu zuen.
Buriatiar kulturaren defendatzaile nekaezina izan da kantu difoniko abeslari ospetsua, nazioartean bira eginez eta sari ainitz irabaziz Errusian, Mongolian eta Hego Korean. Gainera, herriinstrumentu askoren maisua eta irakaslea da, besteak beste, morin huur (bibolina), ikh huur (baxua) eta tobshuur (lautea).
Gaur egun, Alexander SHONOren talde-zuzendaria eta moldatzailea da, antzinako uliger (mito epikoak) musika tradizionalaren eta mogoliako musika tradizionalaren eta rock instrumentazio garaikidearen ikuspegitik berregiten dituen talde ospetsua.


