"Hazia"
Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza, obra eta orainerako zein etorkizunerako irakaspen baliagarriak erakusten dizkigu musika-lan honek. Musika-ikuskizunaren hasieran, hazia ernamuin gisa agertzen da, eta gizonari izena eman zion zentzu gisa.
Arrasateko eredu kooperatiboaren inspiratzaile eta sustatzaile izan zen gizonaren aurkezpen artistikoa da ikuskizuna. Hasi 1936ko gerrako giza urraduratik eta haren bilakaera larritik, eta 1941ean Arrasatera iristean izandako enpresa-berpizte eta proiekzio unibertsalera arte. Protagonistaren historiako benetako gertakari eta egoeretan oinarrituta dago obra hau. Hortaz, eszenaratze artistiko musikalak haren bizitzarekin harreman zuzena izan zuten irudien koreografiak eta ilustrazioak biltzen ditu, baita gure herriaren garapena markatu zuten ekintzak ere.
Gure zuhaitz sinboliko ugaltzailearen HAZIAk definitzen du protagonistaren espiritua. Fruitua lurretik sortzen da, kontzientziak pizten ditu eta bildu egiten gaitu. Gure gizon ekintzailearen irudikapena da: ametsen eraikitzailea eta gure etorkizunaren bultzatzailea izan zen nortasun-zigiluaz hornitutako gizonarena. Istorio kontatuak, kantatuak, antzeztuak, sustrai, ahots, bizitza eta leku jakin batean sortuak. Garai zail baina anekdotiko batean. Hazia musikalak erantzunak eskaintzen dizkie ikusleei, eta liluragarria da bere ekintza emozionalagatik. Ekintzaren bidez gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon baten historia da Arizmendiarrietarena, bertako historia bizia eta unibertsala. Gizon haren sentimendu kooperatiboa HAZIA musikalean islatzen da, «Ametsak eraikitzen» lelopean eta haren aldarrikapenarekin: Beti Aurrera!
- Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Partaidetza Artistikoa
- Gidoia eta Zuzendaritza: Gontzal Mendibil.
- Antzezle narratzailea (Arizmendiarrieta): Arkaitz Gartziandia .
- Abeslari narratzailea: Gontzal Mendibil.
- Antzezleak eta kantariak: Ainhoa Tabuyo, Maddi Otamendi, Udara Zubillaga, Txomin Maidagan, Eneko Asiain, Xanti Korkostegi, Diana Irazabal, Begoña Rodriguez, Benito Patxeko, Antton Fernandez, Alberto Mendigutxia, Alfonso Diez, Samuel Gibert, Aritz Salamanca, Adriano Herreros, Oier Zapiain, Ander Lacalle, Ander Ayerza.
- Gai musikalen sorkuntza: Gontzal Mendibil.
- Konponketa musikakak: Jose Luis Canal.
- Musikariak: Jose Luis Canal, Angel Unzu, Iñaki Diéguez, Raul Vera, Rober Caballero, Igor Telletxea, Iker Tellería, Jurdana Otxoa, Maddi Arana, Maider Zapiain, Joe González.
- Coro: EASO Director: Gorka Miranda.
- Goikobalu Abesbatza: Director: Iñaki Maidagan.
- Ume kantariak, Easo Ecolania / Zuzendaria: Enola Arruabarrena.
- Arizmendiarrieta Txiki: Xabat Caminos.
- Koreografia eta dantza: OHIKA Dantza – Director: Aritz Salamanca.
- Ohika dantza: Bailarines: Aritz Salamanca, Nerea Arregi, Katerin Artola, Sua Enparantza, Mattin Etxebeste, Antton Fernández, Aitor Garcia, Jone Mendiluce, Mederi Orbiso, Iker Sanz, Ane Urruzola.
- Diseinua eta irudien edukia: Margarita Artiles.
- Ilustrazioak: Pedro Diaz Bon.
Partaidetza teknikoa
- Soinua: Angel Katarain.
- Argiztapena: Iban Zubeldia.
- Proiekzioak: Pixel.
- Soinua-Argiak: Uhina.
- Jantziteria: Begoña Rodriguez, Maxi Gutierrez.
- Asistentzia: Amaia Mendibil, Eva Ramirez, Inma Barbero.
- Musika regiduría: Gotzone Higuera.
- Eszena regoduria. Nelson Mateo.
- Ekoizpenaren zuzendaritza: Máxima Gutierrez.
- Kooprodukzioa: ALE-MAXMA producciones.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Konpainia
- Data 2022(e)ko Urriak 1
- Ordutegia19:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa17€ / 30€
- HizkuntzaElebietan
- Web Arriaga Antzokia


