Giza Eskubideen eta berdintasunaren labirintoa Afrikako emakumeentzat (V. edizioa)
Giza Eskubideen eta berdintasunaren labirintoa Afrikako emakumeentzat (V. edizioa). Ikastaroaren xedea da hausnarketa kritikoa eragitea eta Afrikako emakumeen, Giza Eskubideen eta genero-berdintasunaren egoera ezagutzera ematea; horretarako, aipatu kontinenteari begira, alor hauek jorratuko dira: ekonomia, historia, ingurumena, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak.
Online-ikastaro hau bost modulu hauek osatuta dago:
- I. modulua – Aurrekariak eta garrantzi politikoa nazioartean eta eskualde-mailan
Irakasle: Joaquín Arriola. Ekonomia Politikoko irakaslea EHUn
- II. modulua – Giza Eskubideak eta genero-berdintasuna Afrikan
Irakasle: Ewa K. Strzelecka. Marie Sklodowska-Curie ikertzailea Universiteit Vrije Amsterdam-eko Gizarte eta Kultur Antropologia sailean
- III. modulua – Emakumeen historia eta protagonismoa Saharaz Hegoaldeko Afrikan
Irakasle: Vanessa Sánchez Maldonado. Gizarte Lanean doktorea eta AfricaINES Azterlan Afrikarren Taldeko kidea, Granadako Unibertsitatea
- IV. modulua –Saharaz Hegoaldeko Afrikako emakumeentzako ekonomia feministaren paradigma berri baterantz
Irakasle: Ane Sesma Gracia.Doktoregaia Granadako Unibertsitatean eta AfricaINES Azterlan Afrikarren Taldeko kidea
- V. modulua – Afrikako emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak
Irakasle: Laura Modonato. Generoaren, migrazioen eta garapenaren arloko aholkularia
- VI. modulua – Afrikako emakumeak ingurumen-krisiaren aurrean: bizipenak eta erresilientzia-sistemak
Irakasle: Coro J-A Juanena. Gradu- eta master-irakaslea hainbat unibertsitatetan (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Saint Louis University...) eta Azterlan Afrikarren Taldeko ikertzailea (GEA-UAM)
Noiz: 2022ko irailak 29 – azaroak 30
Izena emateko epea: 2022ko irailaren 28ra arte
Izen-ematea: https://cursos.sol-inter.org/curso/el-laberinto-de-los-derechos-humanos-y-la-igualdad-para-las-mujeres-en-africa-v/
Prezioa: 30 € (gizarte-xedeetarako)
Metodologia: online, parte-hartzailea, moduluen irakurketan, foroetako eztabaidan eta ikasleen arteko iritzien eta esperientzien trukean oinarrituta, hausnarketa kritikoa sustatzeko asmoz. Halaber, modulu bakoitzean saio erdipresentzial bat emango da, gaian sakontzeko. Basaurin (Bizkaia) egingo da, eta streaming bidez emango da (baieztatu beharreko eguna eta ordutegia).
Norentzat: gizarte-gaien, Giza Eskubideen, eta Afrikako emakumeen eta genero-berdintasunaren egoeraren gaineko interesa duten pertsonak.
Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 944792258 / 609 56 78 67
Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional (https://www.solidaridadsi.org/)
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia eta Basauriko Udala
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2022(e)ko irailaren 29(e)tik 2022(e)ko azaroaren 30(e)ra
- Ordutegiaonline
- Online https://cursos.sol-inter.org/curso/el-laberinto-de-los-derechos-humanos-y-la-igualdad-para-las-mujer
- Zenbatekoa30 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


