Erakusketa: "Foto lenta"
Argazki motela taldea Arte eta Ofizioen Eskolako argazkigintza kurtsotik sortu zen. Argazki-irudi kimiko tradizionalak lortzearen sustraietan sakontzea da bere nahia.
Taldekideek argazki eta tempo motel bat testuinguruan kokatu, teorizatu eta praktikan jarri nahi dute, argazkigintzari buruzko hausnarketarako eta kontzientziarako lekua izateko.
Teknologia eta berehalakotasuna ezaugarri dituen XXI. mendean, taldearen helburu nagusia erritmo pausatuago eta kontenplatiboagoaz gozatzea da, diskurtso propioa landu ahal izateko. Xehetasun txikiei, egunerokotasunari, isiltasunari arreta handiagoa jartzen diote, begirada sakonagoa lortzeko.
Hau guztia Zabalganeko gizarte-etxearen 5. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketa honetan aurkitu dezakeguna.
- Argazkilari taldea: Carmen Martín, Gloria Martín, José Antonio Barrosos, Josu Sama, Jorge Amedo, Koloka2, Marta López, Mauro Sanchez, Rakel Rivera Txemi Irio eta Vicente Sellés.
- Inaugurazioa:
- 18:00: Kamera estenopeiko baten barruan. Plazan jarriko den kamera ilun erraldoian erakusktaldia.
- 19:00:Argazkia analogikoak ateratzearen esperientzia. Argazkilariek argazkigintza kimikoaren edertasunaz hitz egingo dute.
- Eta oraindik ere funtzionatzen dute! Kamera analogikoen erakusketa.
- Erakusketa ikusgai: irailaren 20tik urriaren 12ra arte.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko irailaren 20(e)tik 2022(e)ko urriaren 12(e)ra
- Lekua Zabalgana Gizarte etxea
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz - Web Zabalgana Gizarte etxea


