2022ko Gazte Artearen Topaketak

Huarte/Uharte 2022(e)ko irailaren 3(e)tik 2022(e)ko urriaren 2(e)ra
  • 2022ko Gazte Artearen Topaketak

2022ko ekainaren 13ra arte Nafarroako Gobernuaren edozein ERREGISTROtan eskatutako eskabideak eta agiriak bidaltzea. Kontsultak encuentros@navarra.es helbidean

OINARRI LABURTUAK

Gazte Artearen Topaketak artista gazteen topaketa bat da, beren lanen sorkuntza eta ekoizpena ikusaraztea errazten duena eta artisten prestakuntzan laguntzen duena, bai eta edozein diziplinatako artista gazteen artean elkarrizketarako eta ezagutza trukatzeko espazioak sustatzen ere.

Estrategia horiek garatzeko, erakusketak, antzezpenak eta eztabaidak egingo dira, eta, horietan, lanak jendeari irekitako jarduera paralelo batzuetan islatuko dira. Jarduera horien funtsa prestakuntza artistiko parte-hartzailea eta arteen arteko elkarrizketa izango dira.

Diziplina desberdinetako 30 proiektu hautatuko dira: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, Eszenikoak eta Musikakoak, Diseinua eta Literatura.

Hautatutako artistek irailaren 3an aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Topaketa lasaia eta jendearentzat itxia izango da, eta proiektuak diziplina guztietako gainerako parte-hartzaileekin, epaimahaikoekin eta antolatzaileekin partekatuko dira, hausnarketarako eta eztabaidarako jardunaldi parte-hartzailea erraztuz.

Tailerrak eta aurkezpenak 2022ko irailaren 3tik 18ra bitartean izango dira, 3 asteburutan. Era berean, tailerrak jendearentzat irekita egongo dira lekua bete arte.

Hautatutako pertsona edo talde artistek beren proiektuen aurkezpen/erakusketa/emanaldi publikoa egingo dute, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, irailaren 30etik urriaren 2ra, Topaketen Jaialdian. Formatuak horretarako aukera ematen duen kasu guztietan, aurkezpen honetarako tokia Uharteko Arte Garaikideko Zentroa izango da.


Laburrean

Non