Larunbat musikalak 2022 Arabako Arte Ederren Museoan: "Time Stand Still"
Bi urteko isilunearen ondoren, larunbat musikalak itzuli dira
Apiriletik abendura, oporretako geldialdi txiki batekin, askotariko programazioaz gozatu ahal izango dugu.
Espiritu jostagarriarekin itzuli da musika: egun batzuetan erromantikoa, maitasuna inspirazio gisa hartuta, beste batzuetan dibertigarria, ardoaren doinuan kantatuz, sorginduta beste batzuetan. Baina beti hipnotikoa harparen, txirularen, pianoaren soinu inguratzaileekin Eta inoiz baino ahots gehiagorekin, hitza bere funtzio komunikatiboa gaindituta, gu bibrarazteko eta sentiarazteko.
Gainera, edertasun paregabeko bi kokalekutan: Gasteizko Arte Ederren Museoan eta Fontechako Orgaz Dorrean.
- Apirilak 2: Amodio eta umore olerkiak
Sonia San Roman, Ulrich Calvo eta Eduardo Moreno.
12:30 Gasteiz. Arte Ederren Museoa.
- Maiatzak 7: Flauta, biola eta harparako musika frantsesa
Alberto Itoiz, Carlos Seco y Marion Desjacques.
12:30 Gasteiz. Arte Ederren Museoa.
- Ekainak 4: Bisita gidatua Dorrera + Château Margaux Zarzuela komikoa
Teatro Titania.
Bisita gidatuak: 17:00 eta 17:30
Antzerkia: 18:30
Fontecha (Araba). Orgaz Dorrea
- Irailak 3. Barrokotik eta folkloretik egungo sorkuntzara.
Akordeoi Duoa. María Zubimendi & Garazi Navas
Antzinako musika asteko egitaraua
12:30 Gasteiz. Arte Ederren Museoa.
- Urriak 1. Inspirazione antica.
Time Stands Still. Lorena García. Maike Burgdorf
12:30 Gasteiz. Arte Ederren Museoa.
- Azaroak 5. Maitasunaren mila aurpegiak
Montserrat Sánchez
Txaro Martínez
Amaia Rodríguez
12:30 Gasteiz. Arte Ederren Museoa.
- Abenduak 3. Espainiar musikaren sorginkeria
Belcorde Duoa
12:30 Gasteiz. Arte Ederren Museoa.
Larunbat Musikalen historia
Larunbat Musikaletan, hasieran, Bibaten abesbatza kantaldiak eta Arte Ederren Museoan kontzertu instrumentalak eskaintzen hasi ziren, hilero lehenengo larunbatean, museoetara dohainik sartzeko egunaren batera, irailetik ekainera arte. 2013ko urtarrilean, Bibateko azken abesbatza kantaldia eman zen eta ordutik aurrera Arabako Arte Ederren Museoa da programazio leku bakarra.
Larunbat Musikalek egin duten ibilbidean, musikari nabarmengarriak igaro dira museotik, hala nola June Telletxea, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Lorena García, Rafael Bonavita, Alberto Itoiz, Roberto Casado, Virginia Gonzalo, Iñigo Alonso, Estibaliz Oraá, Víctor Parra, Carlos Seco, Eduardo Moreno, Luis Ibiricu, Nika Bitchiashvili eta askotariko jatorriko hainbat talde.
Programazio guztiaren plangintza zuzenean egiten du Kultura eta Kirol Sailak, iraileko programazioa izan ezik, Antzinako Musika Astean barruan baitago. Larunbat Musikalen historian zehar, lankidetzak egin dira Musikenerekin, Nazioarteko Musika Ikastaro-Jaialdiarekin, Músicos Sin Fronteras-ekin, etab.
Kontzertuen helburuak
Larunbat musikalak programa Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak 2012aren bukaera aldetik hona bultzatzen duen ekimen bat da, ondoko helburu hauek dituena:
Musika programazioa bultzatzea
Museoak eta, oro har, Arabako ondarea bisitatzea sustatzea
Bertoko talentuak edo sendotzeko bidean dauden musika-jotzaileak babestea
Entzuleria berriak garatzea eta sendotzea
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Urriak 1
- Ordutegia12:30
- Lekua Arabako Arte Ederren Museoa
Frai Francisco Vitoria Ibilbidea, 8
Vitoria-Gasteiz - Web Arabako Arte Ederren Museoa


