Glad is the Day 2022
Bi urtez jarraian ezin antolatu ondoren, hiriko jaialdirik bereziena itzuliko da. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatuta, aurtengo edizioan Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur eta Tabakaleraren laguntza ere izango du.
Ekimena 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostiako udan. Aldi berean familiarra eta abangoardiakoa den jaialdia, integratzailea eta berritzailea.
Abuztuaren 28an eta doako sarrerarekin, besteak beste, 16 banda eta artistek hartuko dute parte musika maratoi honetan. Kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 11:30ean hasi eta 20:30ean amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan.
Etenik gabeko 9 orduko programazioa, azokan zein musikan, tokiko izaera eta talentua proposamen harrigarri eta nortasunez betetakoekin konbinatzen dituena. Saltsa, trap eta rock estiloak, besteak beste, izango dira inoiz baino koloretsuagoa eta anitzagoa izango den Agertoki Nagusian; Hondamen Sonikoan berriz, dantza zihurtatuko duten trapa, hip-hopa eta soinu urbanoenak izango dira. Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban Dj gehiago egongo dira abesti onenak aukeratzen
Azoka Dabadabaren bidez kudeatuko da eta hainbat denda bilduko dituzten 50 postu izango dira. Hala nola, vintage dendak edo tokiko talentuen sorkuntzak, besteak beste, Kutxa Kultur Modako Ural, Akukuna eta Oksanarenak.
Jaialdiak aperitifa izango du bezperan, abuztuaren 27an, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren plazan izango den Musikagela zerbitzutik antolatutako emanaldi batekin.
Natura eta hiria.
New York, Londres, Berlin... zer partekatzen dute hiri handi hauek? Guztiek dute hiriko birika den lorategi nagusi bat,: Central Park, Hyde Park eta Tiergarten. Parke horiek familiez eta lagunez betetzen dira astebururo, naturaz, piknikez, ariketa fisikoaz eta kultura-jarduerez gozatzeko.
Donostia hiri pribilegiatua da, eta itsasoari begira bizi den arren, baditu ere lorategi bikainak. Lorategi horiek kultur aisialdirako lekutzat duten papera aldarrikatzen du Glad is the Dayk, eta musika, gastronomia eta natura elkartzea bezalako praktika europarraz gozatzera gonbidatzen gaitu. Donostian, musika kontzertu-aretoetan eta aire zabalean entzun ahal izan behar da, baina ez soilik plaza eta kaleetan, baita berdeguneetan ere, eta are gehiago udan.
Jaialdia - izenaren hitz-jokoan Gladys del Estal militante ekologista omentzen duena- donostiar askoren parke gogokoena denaz ahalik eta errespetu eta adeitasun handienaz gozatzeko sortu zen. Helburua beti izan da parkea jaialdiaren protagonista bihurtzea, eta ez alderantziz.
Ekitaldiaren hurrengo egunean lorategia gozatzeko baldintza egokietan irekitzea da konpromisoa. Horrela, eragina minimizatzeko eta iraunkortasunaren alde, besteak beste, egiturak muntatzea ezinbestekora mugatzen du erakundeak, eta edariaren eta janariaren salmenta ontzi berrerabilgarrietan edo birziklagarrietan egiten da. Era berean, egunean zehar paperontziak eta edukiontziak eten gabe aldatzen eta kentzen dira, hondakinak pilatu ez daitezen.
Ospakizuna belaunaldi artekoa eta askotarikoa izateak, lorategearen edertasunarekin batera, errazagoa egiten du jardunaldiaz gozatzeko behar diren garbitasun- eta bizikidetza-balioak transmititzea.
Musika programa
Glad is the Dayk musika aniztasuna maite du eta Cristina Enea lorategia jatorri ezberdineko talde eta artistez beteko da.
Egun handia igandean izango den arren, jaialdiak aperitiftxiki bat izango du bezperan. Abuztuaren 27an, larunbatea,Tabakalerarenbarneko plazan Musikagela zerbitzutik antolatutako emanaldi bat izango dugu.
Agertoki Nagusitik igaroko diren bandak 8 diraeta eskaintza koloretsua bezain jostagarria da osatzen dute: Goxua´n Salsa, Lukiek, Querakt Lahoz, Adios Amores, Lie Detectors, 33EWE, eta tokiko Lurrin eta Teko Maisin.
Banda horiez gain, hip-hopari eta soinu urbanoei lotutako 8 emanaldik dantzan jarriko dute Hondamen Sonikoa: Ben yart, Hofe x 4:40, Topanga Kiddo, La Mia Mari, Juicy Bae, Umami, Ttrraaccaa eta MBODJ & Baba Sy izango dira gazteenak liluratzen dituzten soinu globalen ordezkariak.
GLAD IS THE DAY #6
CRISTINA ENEA LORATEGIA
Abuztuak 28 11:30 – 20:30 Doan
Stage Nagusia:
- 11:30 Lurrin
- 12:30 Teko Maisin
- 13:30 33 Ewe
- 14:40 Lukiek
- 15:50 Adiós Amores
- 17:00 Goxuan Salsa
- 18:30 Queralt Lahoz
- 19:40 Lie Detectors
Ruina Sónica:
- 11:30 LaMia Mari
- 12:45 Hofe x 4:40
- 13:40 Ben Yart
- 14:20 Umami
- 15:55 Ttrraaccaa
- 16:50 Juicy Bae
- 17:30 Topanga Kiddo
- 19:00 Mbodj & Baba Sy
Agertoki nagusitik banda hautaketa anitza eta koloretsua igaroko da:
GOXUA´N SALSA: Iruñatik datorren tren saltseroa, euskañoz abesten dute, bonba bat. Goxua´n Salsa 2020ko urtarrilean jaio zen kulturen arteko konexio berriak garatuz eta euskarazko saltsa eta musika latinoa bultzatuz. Kolonbiar-nafar orkestrak New York, Kolonbia eta Puerto Ricoko 60., 70. eta 80. hamarkadetan inspiratutako saltsa klasikoa interpretatzen du, baina ukitu paregabearekin bere letretan, euskara, genero honetan inoiz ikusi ez den zerbait.
LUKIEK: Euskadiko indie rock talderik onena. 2015ean Mungian (Bizkaia) sortutako euskarazko rock hirukotea. Taldekide bakoitzaren proiektu paraleloak direla eta (Shinova, Leun, Belako), taldea ez zen kontzertuak egiten hasiko 2016ko bigarren seihilekorarte. 2019ko irailean, Lukiek # 1 kaleratu zuten, lehen diskoa, eta 2021ean, Lukiek # 2, bigarrena. Josu Ximun Billelabeitiak, Antton Goikoetxeak eta Christian Rodriguezek osatutako super banda honek kanoikaden bidez erakusten du Euskadiko eszena inoiz baino biziago dagoela.
QUERALT LAHOZ: La Malaren oinordekoa, Barcelona eta Granadatik, rap eta fusio flamenkoa, oso ona eta zuzeneko kementsuarekin. Queralt Lahoz denbora errekorrean bihurtu da eszenako abeslari berri oparoenetariko batean. Bartzelonako periferian jaioa, Andaluziako migrazio-gunea, katalanuiarra bere estilo bereziagatik nabarmentzen da; rapa, flamenkoa, R & B eta kopla bezalako generoak mezu aberats, poetiko eta aldarrikatzailearekin uztartzeko gai dena. Queralt Lahozen musika doinu latinoek eta urbanoek zeharkatzen dute: soulak, hip hopak, trapak eta dancehallak bat-batean azaleratzen diren kopla eta boleroekin graziaz bat egiten dute.
ADIOS AMORES: Bi andaluziar -bat Bilbon- pop harribitxiak egiten, oso preziatua izango den gozokia. Iman Amar eta Ana Valladaresek, Guille Brialesen laguntzarekin, Adiós Amores proiektuari forma ematen diote eta hirurogeiko hamarkadako abesti bakarlaria aldarrikatzera datoz. Umore ukitua hegoaldeak ematen du... 2019a ezkeroztik entzuleak harrituta uzten dituzte.
LIE DETECTORS: Tokiko rockandrolla, gurtuak eta oso dibertigarriak, arratsaldeko highlight-a izango da. Talde bibertigarriena? Originalena? Pintarik onenak dituena? Lie Detectors bezalako talde bat gabe mundua grisagoa izango litzateke. Piska bat kasualitatez elkartu ziren 2014an Errenteria eta Donostia artean. Denbora honetan kontzertu ugari jo dituzte estatuko eta Frantziako zola gehien duten garito eta jaialdietan. Bere paleta sonikoan rock & roll, garage, punk, hard eta psikodeliaren pintzelkadak daude. Beren bolara doaz eta euren estilo gogokoenak konplexurik gabe nahasten dituzte. Festari kantatzen diote, gauari, heroiei, neurosi kosmetikoei, eta, azken aldian, injustiziei ere bai. Hori bai, umore-sena dute beti, eta hegan eramaten dituen kantari bat, ikusleak harrapatu eta orotatik aldentzen dituena. Lau singleren ostean, 2020an euren lehen disko luzea aurkeztu zuten: Long Play.
33 EWE: Afrobeat hirukotea Togotik. 33 EWE 2019an sortu zen Lomeko auzo batean, Joseph eta Mawuko, tokiko elizetan esperientzia handia duten multi-instrumentistak, eta Juan, Togon bizi den kooperante eta perkusionista espainiarra, elkartu ondoren. Afrikako erritmo tradizionalen eraginak nahasten ditu, hala nola bembé-a, gospela, Highlife eta Afrobeat bezalako erritmo modernoagoekin, gaur egungo izpiritu batetik musikalki sustraietara atzera egiten saiatuz. Abestiek Afrikaren eta Europaren arteko topaketa eta elkarrizketa aldarrikatzen dute lau hizkuntzatan (gaztelania, ingelesa, frantsesa eta ewé, Togoko hizkuntza).
LURRIN: Musikagela zerbitzutik datorren banda. Oliverrek konfinamendu garaian Donostian sortutako musika proiektua da. Modu naturalean eta kasualitatez sortu zen kezka musikalak askatzeko. Vintage edo Pop eta Rock doinuak eta gaur egungo Indie estiloak nahasten ditu eta abestietako batzuk euskaraz diren bitartean, gainerakoak gaztelaniaz dira.
TEKO MAISIN: Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak aukeratutako artista. Teko Maisin Mikel Alonso donostiarraren musika proiektua da. Hainbat urtetan hainbat taldetan (John Berkhout, Ane Leux, Nerabe, Pet Fennec, Havoc) musikari aritu ondoren, Alonso bere buruarentzako abestiak konposatzen hasi zen. Teko Maisinen estiloa synth-pop, chillwave eta psikodelia elementuen nahasketa gisa defini daiteke, non ahots harmonia, melodia sintetizatuek eta perkusio tribalek eta elektronikoek markatutako paisaiak sortzen diren.
Hondamen Sonikotik beste hauek igaroko dira:
BEN YART: Ia poeta bat, Iruñatik post trap post covid belaunaldiaren erreferentea. Beñat Abarzuza, Ben Yart ezizenez ezaguna, Chill Mafia taldeko ahotsetako bat da, eta gaur egungo trap eszenako talenturik interesgarrienetako bat. Bere bizitzaren kontakizuna, esperientziak eta Iruñeko Mendillorri auzoko gazte baten egunerokoa ekartzen ditu bere musikara.
HOFE x 4:40: Ben Yarten belaunaldi bereko goranzko irudia, Iruñakoa ere. Hango eszenak etengabe harritzen gaitu, oraingoan musika-elkartze itxaropentsu honekin. HOFE x 4:40 -k ahotsean Igotz Mendez abeslaria (HOFE) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech ekoizleak ditu (4:40). HOFE x 4:40 industria giroetan, kale kulturan eta hip hopean oinarritzen da. "Haurtzaroko" soinuak berreskuratu nahi dituzte, 90eko hamarkadako "makina-musika" eta 2000ko rapa gogora ekarriz, sintetizadore, sample eta tresna digitalen bidez eguneratzeko. Horrela, HOFE x 4:40-koek iragana berrikusten dute beren belaunaldiaren orainaldi hutsaz hitz egiteko: anbizioa, kaleko bizitza eta beste zerbaiten etengabeko nahia. Formazioa berria den arren, hiru artistek urteak daramatzate Euskal Herriko underground eszenan.
MBODJ & BABA SY:Jokkoo kolektiboko kideak aspalditik entzuten dira indartsu Bartzelonako underground-ean. Jokkoo wolofeko hitz bat da etaa norbaitekin lotura izatea esan nahi du, elkar ulertzea. 2017an sortutako taldeak egun sei kide ditu: Maguette Dieng (Mbodj), Baba Sy, Oscar Tylor (Opoku), Nico Beliot (Mookie), Ismäel Ndiaye (B4mba) eta Ikram Bouloum. Sei pertsona ospetsu, musika hibrido afroelektronikoa eta narratiba diasporikoak komunitate globalean ezartzeko helburu amankomunarekin. Europako zirkuituko ekitaldi eta klubetan horrelako soinurik eta korronterik ez dagoenez, kolektiboak konexioak eta espazioak sortzen ditu musika-estetika ez-hegemonikoak erdigunean jartzeko.
TOPANGA KIDDO:Ponferradatik dator, klub eta abangoardia soinuen aitzindaria. Monica Francoren bizitza Espainiako klubetan zehar izandako gaueko abenturen bidez idatz genezake. Balentziarra jatorriz, 13 urterekin egiten zuen ihes gurasoen etxetik Chocolatera dantzatzera joan eta musika eta klub kulturarekin amodio harremanean murgilduz. Melomano goiztiarra eta sehaskatik irrati-entzulea, elektronika bere aldaera guztietan, musika beltza bere ñabardura guztiekin eta latitude exotikoen erritmo herrikoiak maite dituena. 2008an hasi zen hautatzaile lanak egiten, musika kazetari lanarekin eta, geroago, Brrrrap talde madrildarreko kide izanik egindako jarduerarekin batera. Dantzaren fededun leiala, bere saioen ezinbesteko gidaria, Razzmatazz, Daba Daba, Siroco, BIME edo Sonda bezalako areto eta jaialdi nazionalak bisitatu ditu. 2019an, Leongo mendian kokatu zen, eta Dj eta eragile lanak egiten jarraitu du klubaren kultura landa-eremuraino eramateko asmoz.
JUICY BAE: Sevillatik datorren eszena urbanoko diva berria Juicy BAE (Cristina Vela) Espainiako musika urbano garaikidearen ponpa lehergarrienetako bat da. Bartzelonan oinarritutako artista sevillarra trap, rap eta R & B abeslaria da, eta eszena nazionaleko izen handiekin kolaboratzen du. Trap musika globala -erromantikoa, emozionalki gordina, iragazkirik gabe- deskribatzeko erabiltzen diren adjektiboak bere garaian flamenkoari erreferentzia egiteko erabili ziren berberak dira. Eta, izan ere, Juicy Baek Sevillan hazten entzun zuen flamenkoa Espainiako trap eszenarekin lotzen duen musika sortzen du: maiteminduentzako abestiak, despetxatuak eta bihotz hautsiak. PTSD disko berriarekin etorriko da, trauma osteko estresaren gaia jorratzen duena, eta zuzenean aurkeztuko dute Sónar 2022an.
TTRRAACCAA: Alberto Varela Rosado Dj abeslari eta ekoizle andaluziarra, Ttrraaccaa ezizenez ezaguna, horixe agintzen du zehazki: influentzia matraka bat, pop izar batek asteburua rave batean pasa izan balu bezala. Ttrraaccaak 2022ko maiatzean kaleratu du bere bigarren LPa, «Party Monster» izenekoa, eta omenaldi bat egin dio autotunez eta amen breaksez betetako jaiari. Musika urban mainstream-aren ren baliabide guztiak erabiltzen saiatzen da (berez pop musikako produktu bat, baina mainstream-aren zinismorik gabe), zerbait inteligenteagoa esaten saiatzeko. Ttrraaccaaren proiektua komunikabideek bultzatutako kultura-uniformetasuna indargabetzeko tresna gisa ulertzen da.
LA MIA MARI: Dabadaba harrobiko urban talentu berria. Musika urbanoen mugak arakatuz, La Mia Mari tiroka iristen da, karpeta izerdiz eta perreoz topera duela.
UMAMI: Glad is the Day-ra dator Dembooty jaiaren soinua. 2019an CRKS290 eta Bravarekin batera Madrilen Dembooty jaia sortu zuelako da ezaguna Umami. Dantzaren defendatzaileak eta klubaren abangoardian, jaiaren ikuspegi desberdina eta pertsonala dakarte, energiaz betea eta etiketarik gabea, gozamena ardatz duena eta etorkizunera begira dagoena. Bere jaietan soinu globalen erritmoan izerditzen da, hala nola, Dantza Funk, Dembow edo Dancehall. Bass, UK Funky, Breaks edo estilo urbanoagoak ere ez dira falta. Kolektiboa hiriburuko erreferente bihurtu da, eta Razzmatazz (Bartzelona), Monkey Week (Sevilla) eta Turbo Vodafone FM (Porto) klubetara eraman dituzte Umamik kontu handiz aukeratzen ditu mota guztietako dantza-generoak: bass, funk, dembow, afro, footwork, dancehall, break, hiri-soinuak, soinu esperimentalak eta 80 eta 170 bpm artean dabilen edozein aukera.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko Abuztuak 28
- Ordutegia11:30–20:30
- LekuaCristina Enea Parkea
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Info Gehiago


