Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Cuarteto Koda

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 27
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Cuarteto Koda

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Inoiz hartu al duzu garagardo bat errepertorio klasikoa zuzenean entzuten ari zinen bitartean? Tentagarria, ezta? Honako hau da Musika Hamabostaldiaren proposamena: bi emanaldi giro lasaian, formalismorik gabe. Musika aire zabalean, Kutxa Kultur-eko terrazan, Tabakalerako laugarren solairuan.

 

Interpreteak

Laura Palop, flauta
Miriam Castelao, oboea
Carmen Juara, fagota
Belén Troitiño, klarinetea

 

Programa

Jaime Texidor (1884-1957)
Amparito Roca

Astor Piazzolla (1921-1992)
Libertango
Trío tango

Andrey Rubtsov (1982)
Zurezko laukoteko lehen mugimendua

Jacques Ibert (1890-1962)
Zurezko laukoteko bigarren mugimendua

Claude Debussy (1862-1918)
Golliwog's cakewalk

Scott Joplin (1868-1917)
The entertainer
The easy winners

George Bostford (1874-1949)
Chatterbox rag

Mat Clansen (1968)
Green bossa

Manuel Penella (1880-1939)
El gato montés

Graham Powning (1949)
Flauta, oboe eta klarineterako divertimentoa (lehen eta hirugarren mugimenduak)

Jacques Ibert
Bost pieza trioan

Georges Bizet (1838-1875)
"Carmen" operako Toreador

 

Koda Laukotea

Laukote honetako kide dira Laura Palop (flauta), Míriam Castelao (oboea), Carmen Juara (fagota) eta Belén Troitiño (klarinetea). Gaur egun Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian) dihardute laurak goi-mailako musika ikasketak egiten, musikaren alorreko erreferente handiekin, esate baterako Álvaro Octavio, Christian Wetzel, David Tomás eta José Luis Estellés.

2021. urteaz geroztik dihardu taldeak lanean, Ricardo Sciammarellarekin eskolak ematen eta estilo askotako lanak interpretatzen, nahiz eta XX. mendeko errepertorioan nabarmentzen den taldea. Taldekideek dagoeneko esperientzia handia dute musikaren munduan, eta orkestra handietako kide dira: JONDE (Espainiako Gazte Orkestra Nazionala), JORCAM (Madrilgo Erkidegoko Gazte Orkestra), JOL (Leóngo Gazte Orkestra), EGO (Euskadiko Gazte Orkestra) edo OJSG (Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoa).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 27
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non