AULA / GELA (Photomuseum): Ji?í Menzel

Zarautz 2022(e)ko Abuztuak 26
  • AULA / GELA (Photomuseum): Ji?í Menzel

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Ji?í Menzel txekiar zinema zuzendariaren inguruan izango da.

Ji?í Menzel Pragan jaio zen 1938an, nahiz eta hasieran aitaren urratsak jarraituz, kazetaritza ikastea pentsatu, azkenean, Pragako Zinema Akademian sartu zen. Tamalez, handik bota egin zuten. Hala ere, irakasleetako baten esku-hartzeari esker, ikasketekin jarraitu ahal izan zuen.

Menzelen dohain handiak agerian geratu ziren Romané Letó bere bigarren obran. Bertan, aktore lanetan ere aritu zen. Hala eta guztiz ere, debekatu egin zuen erregimen txekiarrak Skribanci na nitich, bere hurrengo filma. Filmaketaren ondoren, filma proiektatzea debekatu zen, eta Menzelek ez zuen berriro filmik zuzendu 80ko hamarkada arte. Garai hartan, film onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen Vesnicko ma strediskova filma egin zuen.

Aipatzekoa da Ostre slovodane vlaki,Bohumil Hrabal idazlearen izen bereko eleberri batean oinarritutako bere opera prima. Izan ere, film onenaren Oscarra lortu zuen 1966an. Filma Europako zinematografiaren lan gorenetakotzat jotzen da eta Txekiar Olatu Berriari atxikitzen zaio.

 

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 26
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Photomuseum

Non